1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 14ko 209/2023 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, aldatu zen Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 10eko 128/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia, eta onetsi ziren deialdiaren ondoriozko behin betiko zerrendak, bai eta eskatutako baldintzak ez egiaztatzeagatik onartu ez diren pertsonen zerrendak ere.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Jesús M.ª Sos Arizu jaunak, Nafarroako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialeko buruak, eta Adriana Serra Arbeloa andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 14ko 209/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez aldatzen baita Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 10eko 128/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia, eta onesten baitira deialdiaren ondoriozko behin betiko zerrendak, bai eta eskatutako baldintzak ez betetzeagatik onartu ez diren pertsonen zerrendak ere. Errekurtsoak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidego Matematikako espezialitateari (gaztelania) eragiten dio.
Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horretan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).
Iruñean, 2023ko irailaren 19an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2313507