203. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 9ko 263E/2023 Ebazpenaren aurka jarritako 315/2023 prozedura arruntaren barruan. Ebazpen horren bidez ezetsi egiten da gora jotzeko errekurtso bat, espezialitate honetako oposizioaldiko behin betiko kalifikazioen aurka jarritakoa: Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Zurgin-lanen eta Altzarien Fabrikazioa eta Instalazioa (gaztelania).

Hezkuntza Departamentuko idazkari nagusi teknikoaren ofizio bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaliko da 315/2023 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea. María Concepción Aguirre Martínez andreak aurkeztu zuen prozedura hori, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 9ko 263E/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen María Concepción Aguirre Martínez andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, espezialitate honetako oposizioaldiko behin betiko kalifikazioen aurkakoa: Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko zurgin-lanen eta altzarien fabrikazioa eta instalazioa (gaztelania). Oposizioaldia hautaketa-prozedurari honi dagokio: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautaketa-prozedura.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko zurgin-lanen eta altzarien fabrikazio eta instalazioaren espezialitatean (gaztelania) interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2023ko irailaren 15ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2313453