203. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 254. lurzatian. Hasierako onespena

Ziordiko Udalak, 2023ko abuztuaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Ziordiko 2. poligonoko 254. lurzatian, Paula Troyano Pérezek sustaturik, eta hilabetez jendaurrean jartzea erabaki zuen.

Jakitera ematen da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 72.1. artikuluari jarraikiz.

Ziordian, 2023ko irailaren 14an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2313411