2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Hiri-jarduketarako plan berezia, Zurukuaingo UE-ZUR-4 eta UE-ZUR-8 unitateetan. Hasierako onespena
Deierriko Udalak, 2023ko uztailaren 13an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Zurukuaingo UE-ZUR-4 eta UE-ZUR-8 unitateetan, ezabatu dadin PDC-7 kostuak banatzeko proiektua eta berriz muga dadin UE-ZUR-4 exekuzio-unitatea. Joseba Azcona Lasherasek sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, nahi duen orok azter dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan; orobat, argitaratuko da gure komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udalaren ediktu-taulan, eta ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie. Hori guztia, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Deierrin, 2023ko irailaren 19an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2313548