203. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, UE10 eta UE11 exekuzio unitateetan. Hasierako onespena

Valtierrako Udaleko alkate udalburuak, irailaren 19ko 285/2023 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Udal Planeko UE10 eta UE11 exekuzio unitateetan, Valtierrako Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Valtierran, 2023ko irailaren 19an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2313525