2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Las Labradas AG-1 eremuko UE-1 unitateko (AR-1/S-1) urbanizazio-proiektua. Jendaurreko informazioa
Tuterako Udalak, 2023ko irailaren 8ko Gobernu Batzarraren bidez, hasiera batez onetsi zuen Las Labradas A.G.-1 eremuko UE-1 unitateko (AR-1/S-1) urbanizazio-proiektua, 2023ko apirilekoa, idatzi zuena Jesús Victorio Lacunza Lafuente industria ingeniari teknikoak, bai eta beste proiektu bat ere, helburu duena egokitzea Tutera-Fitoro NA-160 errepideko 2+450 kilometro-puntuko korapiloa eta Las Labradasko A.G.-1 poligonoko sarbidea (2023ko apirileko proiektua), idatzi dutena Juan Miguel Martínez Luri ingeniariak eta Jesús Victorio Lacunza Lafuente industria ingeniari teknikoak. Biak ere sustatu ditu A.G.-1 eremuko UE-1 exekuzio-unitateko (AR-1/S-1) Konpentsazio Batzordeak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, ediktua argitara emanda Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan. Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean egonen da, inork aztertu nahi badu ere edo egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu nahi baditu ere. Idatziz aurkeztu beharko ditu, Udalaren erregistro orokorra baliatuz.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2023ko irailaren 20an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2313539