2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei laguntzak emateko 2023an, Eguberrietako jostailuen kanpainarako. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 716843.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatzen ahal da (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/716843).
Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, ez dutenak behar adinako baliabide ekonomiko propiorik, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.
Xedea: Eguberrietako jostailuen kanpaina; haur bakoitzeko 50 euroko laguntza emanen da.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es web-orrian eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan.
Zenbatekoa: 4.000 euro.
"Gizarte larrialdietarako transferentziak" izeneko 0-23111-4800000 partidak finantzatuko ditu deialdi honetako laguntzak: 4.000 euro.
Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2023ko azaroaren 30era arte, baldin aurrekontuan kontsignatzea mantentzen bada.
Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.
Tafallan, 2023ko irailaren 15ean.–Gizarte Zerbitzuen zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.
Iragarkiaren kodea: L2313452