203. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hitzarmena, Lezkairuko L31-6 lurzatiaren %1,51 zuzenean besterentzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko ekainaren 12an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 12-JUN-23 (4/US).

Ikusirik Construcciones Andía SA enpresak 2023ko maiatzaren 30ean aurkeztutako eskaera, Iruñeko Udalaren jabetzakoa den L-31.6 lurzatiaren %1,51ko partaidetza zatiezina erosteko; ikusirik Lezkairuko L-31.6 lurzatiaren Udalaren partaidetza Iruñeko Udalaren eta Construcciones Andía SAren artean zuzenean besterentzeko hitzarmena; ikusirik Hirigintza Kudeaketako zuzendariaren 2023ko ekainaren 7ko balioespen-txostena, eta bat etorriz egun bereko txosten juridikoarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Besterengarri deklaratzea Udalaren jabetzako L-31.6 lurzatiaren %1,51 –Iruñeko Udal Planeko ARS-3 birpartzelazio proiektuaren ondoriozko lurzatia da–.

2. Hasiera batez onestea Lezkairuko L-31.6 lurzatiaren Udalaren partaidetza Iruñeko Udalaren eta Construcciones Andía SAren artean zuzenean besterentzeko hitzarmena.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpenaren berri ematea Construcciones Andía Sari, ukituei eta Iruñeko Udaleko Ondare Zerbitzuari».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2023ko irailaren 14an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2313470