203. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

23-0581 gora jotzeko errekurtsoa, Leire kalea 1 eta Erriberri kalea 12 eraikinen aurri-adierazpen tekniko eta ekonomikoa ukatzeari eta eraikinak birgaitzeko errekerimenduei buruzkoa

Leire kalea 1 eta Erriberri kalea 12 eraikinen aurri-adierazpen tekniko eta ekonomikoaren eta eraikinak birgaitzeko errekerimenduen espedienteetan, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Fernando Gortari Izuk eta Juan Carlos Gortari Izuk, beren izenean eta María Dolores Izu Ibarrola, María Ángeles Gortari Izu, Guillermo Fermín Gortari Izu eta Ana Gortari Izuren ordezkari gisa. Gora jotzeko errekurtsoa Alkatetzaren 2023ko otsailaren 7ko (2/US eta 3/US) ebazpenen aurkakoa da, Leire kalea 1 eta Erriberri kalea 12 eraikinen aurri-adierazpen tekniko eta ekonomikoaren aurkakoa, hain zuzen ere, baita Hirigintza, Etxebizitza eta Osasun zinegotzi ordezkariaren 2023ko otsailaren 13ko (15/US eta 16/US) ebazpenen aurkakoa ere, eraikinak birgaitzeko errekerimenduei buruzkoa.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie, eta epatze deia egiten zaie, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2023ko irailaren 14an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2313414