203. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa xehatua, Iruñeko Udal Planeko UI XX-ko Z-1 eremuko plan berezian.
Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa ezartzea. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2023ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-SEP-23 (8/CU).

«Ikusirik 2023ko otsailaren 17an Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak aurkeztutako dokumentua: "Aldaketa puntuala Iruñeko Udal Planeko UI XX-ko Z-1 eremuko plan berezian Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa ezartzeko"; ikusirik Gobernu Batzarraren 2023ko maiatzaren 30eko (4/US) erabakia, proiektua onesten duena; eta jarraikiz 2023ko martxoaren 23ko Hirigintza Kudeaketako arkitektoaren txostenari, 2023ko maiatzaren 18ko Hirigintza Kudeaketako kudeatzailearen albokoaren txostenari eta 2023ko ekainaren 6ko Osoko Bilkuraren idazkariaren txostenari,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea "Aldaketa puntuala Iruñeko Udal Planeko UI XX-ko Z-1 eremuko plan berezian Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa ezartzeko" proiektua, zeinaren xedea baita eraikitzeko baldintza berriak ezartzea, aipatu lurzatian eraikitzeko lanbide heziketa sanitariorako ikastetxe berri bat, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak sustatutakoa.

2. Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari eskatzea honako puntu hauek zuzentzea dokumentua behin betiko onetsi baino lehen:

–Ukipen aeroanutikoei buruzko atal bat egin behar da.

–Genero inpaktuari buruzko eta desgaitasun inpaktuari buruzko txosten bana egin beharko dira.

–Dokumentua aurkeztu beharko da honen arabera: 253/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituena.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

4. Erabaki hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari jakinaraztea.

5. Erabaki hau jakinaraztea eta txostena eskatzea Iruñerriko Mankomunitateari, emandako zerbitzuei dagokienez, eta halaber, Espainiako Gobernuko Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioko Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari, Noaingo aireportuko zortasun aeronautikoari dagokionez, baita Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko Vianako Printzea Erakundeari ere.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2023ko irailaren 13an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2313236