2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
Olaizko 2. poligonoko 201. lurzatia aldatzea. Hasierako onespena
Olaibarko Udalak, 2023ko irailaren 13an egin bilkura berezian eta legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat, Olaizko 2. poligonoko 201. lurzatiari dagokiona, Izaskun Munarriz Rebolek sustatua. Ikusirik Udaleko aholkulari teknikoak 2023ko abuztuaren 30ean emaniko txostenaren edukia, azterketak aldeko txostena du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan xedatua aplikatu beharrez (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Olaibarren, 2023ko irailaren 13an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L2313486