203. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Zuluetako 6. poligonoko 397. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko irailaren 18ko 2023-1015 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da xehetasun-azterketa bat Zuluetako 6. poligonoko 397. lurzatian, S. Coop. Hostelería de Navarra Ltda. sozietateak sustatua. Xehetasun-azterketa hori jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Aldi horretan, interesdunen eskura egonen da Noain Elortzibarko Udalaren bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.

Noain Elortzibarren, 2023ko irailaren 19an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2313526