2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
Birpartzelazio proiektua ARM-S1UE-1 unitatean, Mendiorotzen. Hasierako onespena
Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2023ko abuztuaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi ditu birpartzelazio proiektu bat eta kudeaketako hitzarmen bat ARM-S1UE-1 unitatean, Mendiorotzen.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.
Lizoainen, 2023ko irailaren 18an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2313517