203. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Legardako balorazio txostena berrikusteko eratu zen batzorde mistoak, 2023ko irailaren 15ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

–Legardako Udalak egindako balorazio txostenaren proiektua aldatzea.

–Jendaurreko informazioaren izapide berria egitea, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Lege).

Hala, balorazio txostenaren proiektu berria jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, eta Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan (https://legarda.sedelectronica.es), bidezko iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Legardan, 2023ko irailaren 19an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2313499