2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Xehetasun-azterketa 10. poligonoko 150. partzelan. Hasierako onespena
Berako Udaleko alkate eginkizunetan ari den jarduneko alkateordeak, irailaren 20an emandako 282/2023 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman dio 10. poligonoko 150. partzelako (Eztegara pasealekua, 22) xehetasun-azterketari. Eztegara pasealekua 22ko jabeen erkidegoa da sustatzailea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.
Beran, 2023ko irailaren 20an.–Alkateordea, Ines R. Matxiarena Aldalur.
Iragarkiaren kodea: L2313556