2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGEZAKO KONTZEJUA
Akats zuzenketa, Joluga haize-parkeak ukitutako herri-lurzatien desafektazioaren hasierako onespenean
2023ko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 7an, argitara eman zen Joluga haize-parkeak ukitutako herri-lurzatien desafektazioaren hasierako onespena. Argitalpen horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.
Iragarkian, honela zioen tokian: "Hasiera batez onestea herri-lurzati batzuk desafektatzea, hain zuzen ere okupatu behar direnak proiektua betearazteko, Joluga Energy SL enpresari lagatzeko, Joluga haize-parkea ezartzeko, 30 urtez (luzagarria)", honako hau esan behar du: "Hasiera batez onestea herri-lurzati batzuk desafektatzea, hain zuzen ere okupatu behar direnak proiektua betearazteko, Joluga Energy SL enpresari lagatzeko, Joluga haize-parkea ezartzeko, 30 urtez".
Agezan, 2023ko irailaren 7an.–Kontzejuko burua, María Egea Landarech.
Iragarkiaren kodea: L2313536