203. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 245. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko irailaren 21eko 23-273 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da hiri-jarduketarako plan berezi bat Arguedasko 5. poligonoko 245. lurzatian, herritarrek parte-hartzeko prozesua egin ondoren, ezarrita dagoena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 7. artikuluan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2023ko irailaren 21ean.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2313574