2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Jendaurreko beste aldi bat, proiektu honetarako: Udal Plana aldatzeko proiektua, SU-2 sektorean
Adiosko Udalak, aurtengo abuztuaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat, hirigintzako determinazio egituratzaileak aldatzeko Adiosko Udal Planean, SU-2 sektorean.
Espedientea hilabetez egon zen jendaurrean.
Jendaurreko aldi horretan ez zen sartu Ingurumen-ukipenen azterlana.
Jaso dira zenbait txosten sektorial, Nafarroako Gobernuaren departamentuen eskumen diren gaien gainekoak, baita txosten orokorra ere, lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumenak dituen departamentuarenak, eta horiek denek berekin ekarri dute determinazioen aldaketa puntual bat egitea hasiera batean onetsitako proiektuan, eta, beraz, bidezkoa da jendaurreko beste aldi bat irekitzea, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko aldi horretan, gordailutua egonen da plana aldatzeko proiektua, Ingurumen-ebaluazio estrategikoarekin batera, jendeak kontsulta dezan, Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan eta egoitza elektronikoan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Adiosen, 2023ko irailaren 20n.–Alkateordea, Iñigo Villafranca Lamberto.
Iragarkiaren kodea: L2313537