2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan
Eguesibarko Udalak onetsi zuen aldi baterako enplegua egonkortzeko Eguesibarko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an).
Iruñeko Lan arloko 2. epaitegiaren epaiak (128/2022 prozedura arruntean eman zuen eta irmo egin zen 2022ko abenduaren 22ko antolaketarako eginbidearen bidez) aitortu zuen plantilla organikoko 6.4 lanpostuan dagoen langileak eskubidea duela Eguesibarko Udaleko gizarte-langile postuan lanaldi osoan langile finkoa izateko.
Horrenbestez, ebazpen horren ondorioz Udalaren plantilla organikoko 6.4 lanpostua ez dago hutsik eta ezin izanen da bete 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28koan, argitaratutako deialdiaren bidez. Beraz, aipatu deialditik kenduko da plaza hori.
Horrekin guztiarekin eta aplikatzekoak diren xedapenekin, Eguesibarko Udalak, 2023ko irailaren 7an egin Gobernu Batzarraren ohiko bilkuran, aho batez ERABAKI ZUEN:
1. Azaldutako egoerarengatik kentzea Eguesibarko Udaleko plantilla organikotik gizarte-langilearen 6.4 lanpostua, zeina 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28koan, argitaratutako Eguesibarko Udalaren deialdian baitzegoen, merezimendu-lehiaketa bidez aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan lanpostu huts batzuk betetzeko.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Sarrigurenen, 2023ko irailaren 7an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2313421