2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan
Udalak onetsi zuen aldi baterako enplegua egonkortzeko Uharteko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea (2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an).
Cristina Lara Jiménez langileak aurkeztutako 0000427/2022 prozedura arruntean, lan arloko 4. epaitegiaren epaian honako hau adierazi zuen auzitegiak: "Eskatzailea eta Uharteko Udala batzen dituen lan-harremanaren ondorioz, langileak eskubidea du C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan 2013-10-28tik lanaldi osoan aritu eta lan-kontratudun finkoa izateko".
Horrez gain, Jesús María Alonso Santamaría langileak aurkeztutako 0001104/2022 prozedura arruntean, lan arloko 1. Epaitegiaren epaian honako hau adierazi zuen auzitegiak: "Eskatzaileak eskubidea duela lan-kontratudun finkoa izateko, lanaldi osoan eta 2008-07-01etik".
Epai horien aurka errekurtsoak jartzeko epean zehar ez direnez errekurritu, irmoak dira.
Epaiak aztertu ondoren, Alkatetzaren 2023/1013 Ebazpenaren bidez ebazten dugu aldatzea aldi baterako enplegua egonkortzeko Uharteko Udalaren lan publikoaren eskaintza, honela:
1. Aurreko epaietan xedaturikoa betez, ebazten dut aldatzea aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barneko lan publikoaren eskaintza. Hari dagozkion deialdiak argitaratu ziren 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an. Horrenbestez, eskaintzatik kentzen dira administrari-ofizialaren 10.6 lanpostua eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren 40.5 lanpostua.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Berri ematea ebazpen honek ukitzen dituen izangaiei.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Uharten, 2023ko irailaren 14an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2313420