203. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

21/2023 EBAZPENA, irailaren 19koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, 2+3 Talentu Planean onartua izateko eta matrikula egiteko prozesuaren egutegia ezartzen duena, 2023-2024 ikasturterako.

2021eko azaroaren 5ean, Hezkuntza Departamentuak hitzarmen bana sinatu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin, xede harturik, batetik, lotura bat ezartzea unibertsitate horietan ematen diren unibertsitate tituluen eta Nafarroako Foru Komunitatean ematen diren goi mailako teknikariaren tituluen artean, eta, bestetik, aipatu titulu horien artean kredituak aitortzea.

Aipatu hitzarmen horrek berariaz jasotzen du Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak erdietsi duten akordioa, zeinaren arabera, ECTS kreditu-kopuru bat aitortuko zaie goi mailako heziketa ziklo bat eta, hala badagokie, heziketa ziklo eta unibertsitate-gradu bakoitzerako zehaztutako prestakuntza-osagarri bat gainditzen duten ikasleei. Kreditu-kopuru hori izanen da hitzarmenean lotzen den eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ematen den graduko ikasturte bateko ECTS kreditu guztiak adina.

2+3 Talentu Plan hori honako ikasketa-bikote hauetarako zehaztu da: "Administrazioa eta Finantzak" goi mailako heziketa zikloa eta "Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza" unibertsitateko gradua, eta "Administrazioa eta Finantzak" goi mailako heziketa zikloa eta "Lan harremanak" unibertsitateko gradua. Bi kasuetarako prestakuntza-osagarri bat ezarri da: "Marketina eta Publizitatea" goi mailako zikloaren bi lanbide modulu.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 241/2022 Ebazpenak, 2+3 Talentu Planaren ezaugarri orokorrak ezarri zituen, baita eta Nafarroako Foru Komunitatean onartua izateko eta matrikula egiteko prozeduraren jarraibideak ere.

Beraz, beharrezkoa da onartua izateko eta matrikula egiteko prozeduraren egutegia ezartzea.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren aldeko txostena ikusirik, Hezkuntza Departamentuko oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean ezartzen denarekin bat etorriz, eta Hezkuntza Departamentuko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. 2+3 Talentu Planean onartua izateko eta matrikula egiteko prozesuaren egutegia ezartzea, 2023-2024 ikasturterako, ebazpen honen 1. eranskinean dagoenarekin bat.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

4. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko irailaren 19an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

1. ERANSKINA.–ONARTUA IZATEKO ETA MATRIKULA EGITEKO PROZESUAREN EGUTEGIA

2+3 Talentu Plana. 2023-2024 ikasturtea

Inskripzioa (ikastetxean)

Urriaren 2tik 4ra.

Onartuen zerrenda

Urriaren 9an.

Ofiziozko matrikula María Ana Sanz IBan

Urriaren 10 eta 11n.

Lanbide moduluaren hasiera

Urriaren 16an.

Amaiera

Ikastarorako modalitate presentzialean ezarritako egunetan.

Iragarkiaren kodea: F2313573