203. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

176/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 13koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin zuen.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko irailaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira:

Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

–Nafarroako Foru Ogasuna:

  • Goi mailako tituludunen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 8660 zenbakia duena.

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua.

–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

  • Goi mailako tituludunen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Burlatan duena, eta plantilla organikoan 10577 zenbakia.

Osasun Departamentua.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

  • Albaitarien lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 67057 zenbakia duena plantilla organikoan.

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua.

–Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

  • Goi mailako tituludunen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 32188 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

–Nafarroako Foru Ogasuna:

  • Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11777 zenbakia duena.

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua.

–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

  • Enpleguko goi mailako tituludunen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Burlatan duena, eta plantilla organikoan 11778 zenbakia.

Osasun Departamentua.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

  • Osasun publikoko ikuskatzaileen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 73128 zenbakia duena.

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua.

–Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

  • Artxiboetako goi mailako teknikarien lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11779 zenbakia duena.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarria.–Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2023ko irailaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2313283