203. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

175/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 13koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, erakundeak benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin zuen.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko irailaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Osasun Departamentua.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

  • Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza:
    • Medikuen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Tuteran duena, eta plantilla organikoan 61682 zenbakia.
  • Oinarrizko Osasun Laguntza:
    • OOLTko medikuen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Isabako OOLTan duena, eta plantilla organikoan 60532 zenbakia.
    • Gizarte langileen lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, B mailakoa, destinoa Erriberriko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 70875 zenbakia.
  • Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa:
    • Erizainen hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 62954, 63936 eta 65794 zenbakiak dituztenak.
    • Erizainen sei lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 68420, 68423, 68388, 69000, 69014 eta 69021 zenbakiak dituztenak.
    • Mantentze-lanetako buruen* lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 63527 zenbakia duena.
    • Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 68929 zenbakia duena.
    • Hainbat lanbidetako langileen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 70613 zenbakia duena.
    • Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien (EZLT) lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 61840 zenbakia duena.
    • Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien (EZLT) hiru lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 69052, 68397 eta 68400 zenbakiak dituztenak.
  • Lizarrako Osasun Barrutia:
    • Erizainen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 63261 zenbakia duena.
    • Gidarien lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 67433 zenbakia duena.
    • Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien (EZLT) lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 63176 zenbakia duena.
  • Osasun Mentala:
    • Erizainen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko II-B (Ermitagaña) Sektorean duena, eta plantilla organikoan 60769 zenbakia.
    • Erizainen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko I-A (Alde Zaharra) Sektorean duena, eta plantilla organikoan 65793 zenbakia.
    • Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien (EZLT) lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 61306, 61953, 62471 eta 69531 zenbakiak dituztenak.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Osasun Departamentua.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

  • Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza:
    • Mediku ikuskatzaileen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 73110 zenbakia duena.
  • Oinarrizko Osasun Laguntza:
    • LZAko medikuen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Izabako OOLTan duena, eta plantilla organikoan 73111 zenbakia.
    • Gizarte langileen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Erriberriko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 73112 zenbakia.
  • Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa:
    • Osasun kudeaketako teknikarien lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 73113 zenbakia duena.
    • Enpresa Zientzietako diplomadunen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73114 zenbakia duena.
    • Osasun mentaleko erizain espezialisten hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 73115, 73116 eta 73117 zenbakiak dituztenak.
    • Erizaintza Obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialisten (emaginak) bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 73118 eta 73119 zenbakiak dituztenak.
    • 1. mailako ofizialen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 73120 zenbakia duena.
    • Farmaziako teknikarien lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 73121 zenbakia duena.
  • Lizarrako Osasun Barrutia:
    • Osasun kudeaketako teknikarien lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 73122 zenbakia duena.
    • Farmaziako teknikarien lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 73123 zenbakia duena.
  • Osasun Mentala:
    • Psikologo klinikoen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko I-C (Buztintxuri) Sektorean duena, eta plantilla organikoan 73124 zenbakia.
    • Osasun mentaleko erizain espezialisten lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko I-C (Buztintxuri) Sektorean duena, eta plantilla organikoan 73125 zenbakia.
    • Osasun mentaleko erizain espezialisten lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko II-B (Ermitagaña) Sektorean duena, eta plantilla organikoan 73126 zenbakia.
    • Osasun mentaleko erizain espezialisten lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73127 zenbakia duena.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2023ko irailaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2313282