2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesu bereziari dagozkionak. 7.3.1. oinarria aldatzea. Merezimendu profesionalak
Alkatearen 2396/2022 Ebazpena, azaroaren 29koa, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Ebazpen hori 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12koan.
2023ko maiatzaren 3ko 1169. Ebazpenaren bidez, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebazten du partzialki baietsiko duela Julio Vicent Porcelek aurkeztutako 22-02483 gora jotzeko errekurtsoa, aipatu deialdiaren "7.3.1.a) Merezimendu profesionalak" izeneko oinarriaren aurkakoa. Horrenbestez, aipatu deialdiaren 7.3.1.a) apartatua deuseztatzen da, baloratu gabe uzten dituena beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak, deitutako lanpostuaz bestelako lanpostuetan eta beste maila batean; halaber, gainerako uziak ezesten dira.
Maiatzaren 30eko Alkatetzaren 1229/2023 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 1169. Ebazpena betearaztea, eta, horrenbestez, deuseztatzea "7.3.1.a) Merezimendu profesionalak" oinarria, aipatutako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuari dagozkion oposizio-lehiaketa bidez lanpostu huts batzuk betetzeko deialdian. Era berean, onesten da, udal langileen ordezkariekin negoziatu ondoren, "7.3.1.a) Merezimendu profesionalak" oinarri berria, Konstituzioaren 23.2 artikulua betetzen duena eta berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatzen dituena.
2023ko uztailaren 19ko Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez, onetsi egin zen aldatzea 2022ko urriaren 27ko Osoko Bilkuraren erabakiaren 8. artikuluko 9.a) apartatua, eta, beraz, aldatzea oposizio-lehiaketako prozedura bidezko deialdiaren "7.3.1.a) Merezimendu profesionalak" oinarria.
Horrenbestez, aldatu egin behar da deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkionak. Zehazki, 7.3.1. oinarria aldatzen da, egindako zerbitzuak baloratzeko merezimenduei dagokienez.
Aldaketa horren bidez, baloratuko dira Tuterako Udala eta haren erakunde autonomoak zein mendeko erakundeak ez diren beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak, deialdikoa ez diren beste lanpostu batzuetan. Era berean, a.5) eta a.6) azpiapartatuak gehitzen dira.
Deialdiaren gainerako baldintzak aurretik ezarritakoak izanen dira. Hori dela eta, aldaketa honen ondorioz eskaerak aurkezteko epe berri bat irekiko da (deialdian izena emateko epea abenduaren 27an amaitu baitzen), nahiz eta deialdiaren gainerako baldintzak berdin geratuko diren.
Horrenbestez, ez da beharrezkoa aurretik eskaera aurkeztu zutenek berriro ere aurkeztea. Halere, hasierako epean eskaera aurkeztu ez eta oraingoan aurkeztu nahi dutenek, horretarako epean aurkezten ahalko dute. Hori guztia eginen da jatorrizko deialdian ezarritako erreferentziako egunetan, honela:
–Egindako zerbitzuak zenbatzeko azken eguna: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eguna (2022ko abenduaren 12a).
–Egindako prestakuntza jarduerak zenbatzeko azken eguna: eskaerak aurkezteko epearen azken eguna (2022ko abenduaren 27a).
Beraz, Alkatetzaren irailaren 8ko 1944/2023 Ebazpenaren bitartez, honako hau onesten da:
Lehena.–Adierazitako deialdiaren 7.3.1. oinarria aldatzea eta a.5) eta a.6) azpiapartatuak gehitzea, Tuterako Udala eta haren erakunde autonomoak zein mendeko erakundeak ez diren beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak baloratzeko, deialdikoa ez den beste lanpostu batzuetan. Azpiapartatuek honako hau xedatzen dute:
a.5) Deialdiaren xedeko lanpostuaren maila bereko beste lanpostu eta administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak: 0,19 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.
a.6) Beste administrazio publiko batzuetan, beste lanpostu batzuetan eta deialdiaren xedeko lanpostuaren maila ez duten lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,13 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.
Bigarrena.–Hamabost egun naturaleko beste epe bat irekitzea, deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrekin ez dira aldatuko alegatutako merezimenduak zenbatzeko epeak; aitzitik, hasierako deialdian ezarritako epeak mantenduko dira.
Tuteran, 2023ko irailaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2313121