200. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Batzar Orokorraren eskumenak Gobernuko Batzorde Iraunkorrari eskuordetzea

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2023ko irailaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen Gobernuko Batzorde Iraunkorrari eskuordetzea honako eskumen hauek:

1.–Kontratazioa.

2.–Ondasunak eta zerbitzuak ematea, baldin eta bost urte baino gehiagorako ematen ez badira, edo, kasu horretan, zenbatekoa ez bada aurrekontuko baliabide arrunten ehuneko hamarretik gorakoa.

3.–Kreditu edo berme eragiketak adostea.

4.–Zerbitzuak kudeatzeko modua onestea.

5.–Beste administrazio publiko batzuekin koordinatu edo lan egiteko hitzarmenak onestea.

6.–Ekintza judizial eta administratiboak gauzatzea.

7.–Gobernuko Batzorde Iraunkorrak egun eskuordetuta dauden eskumen guztiak gauzatuko ditu, baita akordio honetan eskuordetzen zaizkionak ere, haiei dagozkien ahalmen guztiekin, emandako egintzen aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztekoak barne, bai eta egintza horiek Nafarroako Administrazio Auzitegian edo justizia-auzitegietan defendatzekoak ere.

8.–Era berean, Gobernu Batzorde Iraunkorrari ahalmena ematen zaio Batzar Orokorrak onetsitako egintzen aurkako berrezartzeko errekurtsoak ebazteko.

9.–Mankomunitateko Batzar Orokorrak edozein momentutan bereganatzen ahalko du eskuordetutako eskumena, administrazio prozedurari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

Garesen, 2023ko irailaren 12an.–Mankomunitateburua, Steven Alexander Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2313408