200. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2023ko irailaren 15ean, 15/2023 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua: "Gaia: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak eskuordetzan ematea Martín M.ª Picabea Aguirre buruordeari, 2023ko irailaren 19tik 26ra bitartean, biak barne".

–Ikusirik zer dagoen ezarrita Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez, horiek izanik, kasu honetan, Mankomunitateko buruarenen parekoak.

–Ikusirik Jesús M.ª Larretxea Lazkano Mankomunitateko burua kanpoan izanen dela 2023ko irailaren 19tik 26ra bitartean, biak barne.

–Ikusirik zer eduki duen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluak, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea hark dituen eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formalitateak.

EBAZTEN DU:

Lehena.–Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak eskuordetzan ematea Martín M.ª Picabea Aguirre buruordeari, 2023ko irailaren 19tik 26ra bitartean, biak barne.

Bigarrena.–Jakinaraztea Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruorde Martín M.ª Picabea Aguirreri eskumenak haren esku utzi direla. Horrek ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluan agindutakoari jarraikiz (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kideen Batzarrari, jakinaren gainean egon dadin, hala xedatzen baitu, 44.–4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez onesten baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko irailaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Larretxea Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L2313454