2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
–IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK–
23-0963 gora jotzeko errekurtsoa, 2023ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka
Udalaren Haur-eskolak erakunde autonomoaren 2023ko plantilla organikoa behin betiko onesterakoan, LAB sindikatuko ordezkari Juan Ignacio Barcos Pérezek gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutakoa, Iruñeko Udalak 2023ko martxoaren 2an (5/CC) hartutako erabakiaren aurka, Udalaren Haur-eskolak erakunde autonomoaren 2023ko plantilla organikoa behin betiko onesten zuena, hain zuzen ere.
Interesdun guztiei jakinarazten zaie, eta epatze deia egiten zaie, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2023ko irailaren 15ean.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2313435