200. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orbaizetako Udalak, 2023ko abuztuaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Orbaizetan, 2023ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L2313487