2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Odietako Udalak, 2023ko irailaren 12an egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluaren edukia (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea), azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 13. artikuluari dagokionez (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta Udalaren ezaugarri bereziak aztertu ondotik, erabaki da:
Lehena.–Onestea dedikazio partziala izanen duten udalkideen honako zerrenda hau eta haien ordainsariak:
a) Udaleko alkate Alberto Urdaniz Elizondo dedikazio partzialean ariko da bere karguan; 700 ordu izanen dira urtean, eta horren ordainetan 11.900,00 euroko soldata gordina bilduko du urtean, hamalau hilekotan banatuta, bakoitza 850,00 eurokoa. Zenbateko horiei aplikatuko zaizkie PFEZari dagozkion atxikipenak, baita Gizarte Segurantzaren langile kuota ere; Udalaren kargura izanen da Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan.
b) Ezartzen da ezen udal honetako alkate Alberto Urdaniz Elizondok, eskubidea izanen duela kalte-ordainak eskuratzeko, karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, hala ezartzen baitu martxoaren 4ko 236/1988 Errege Dekretuak, barnean direla mantenu, ostatu eta garraioko gastu guztiak, sortzen direnak zerbitzu eginkizunengatik eta karguak eskatutako joan-etorriengatik, baita arrazoi berarengatik sortutako beste gastu batzuk ere. Horri dagokionez, bere ibilgailuetan joan-etorriak egiteagatik jaso beharreko zenbatekoa 0,30 euro/km izanen da.
c) Jarraian aipatzen diren ordainsariak ezartzen dira Udaleko zinegotzi hauentzat, dedikazio partzialean ari baitira betetzen beren udal alor edo zorroetan.
–Anne Oyarzun Domeño. Karguak: Lehen alkateordea, Euskara Mankomunitatea, Ametza Elkartea (ordezkoa), gizarte-etxea (ordezkoa). Ordainsaria: 1.500,00 euro (gordin, urtean); dagokion PFEZeko atxikipena aplikatuko zaio (%2).
–Oihane Orrio Rey. Karguak: Kontuen Batzordea, Diruzaintza, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Berdintasuna (ordezkoa). Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (ordezkoa), Cederna Garalur Elkartea. Ordainsaria: 1.500,00 euro (gordin, urtean); dagokion PFEZeko atxikipena aplikatuko zaio (%2).
–Iñaki Guerendiain Azpiroz. Karguak: Bigarren alkateordea, Ametza Elkartea (ordezkoa), Gizarte Zerbituzen Mankomunitatea (ordezkoa), Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (ordezkoa). Ordainsaria: 1.500,00 euro (gordin, urtean); dagokion PFEZeko atxikipena aplikatuko zaio (%2).
–Carolina Azanza Montalvo. Karguak: Kontuen batzordea, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Ultzanueta Mankomunitatea (ordezkoa), ANIMSA. Ordainsaria: 1.500,00 euro (gordin, urtean); dagokion PFEZeko atxikipena aplikatuko zaio (%2).
–Ane Miren Buitron Zazpe. Karguak: Kontuen batzordea (ordezkoa), EEBB (ordezkoa), "Larraintzarko Benta" Gizarte Etxea, Iruñerriko Mankomunitatea (ordezkoa). Ordainsaria: 600,00 euro (gordin, urtean); dagokion PFEZeko atxikipena aplikatuko zaio (%2).
–Juan Peñalver Hermida. Karguak: Kontuen batzordea, EEBB, Iruñerriko Mankomunitatea, "Larraintzarko Benta" Gizarte Etxea (ordezkoa). Ordainsaria: 600,00 euro (gordin, urtean); dagokion PFEZeko atxikipena aplikatuko zaio (%2).
Bigarrena.–Udalbatzako kideetan erabateko dedikazioa edo partziala esleituta ez dutenek 80,00 euro jasoko dituzte kide anitzeko organoen bilkura bakoitzera joateagatik. Zenbateko horri PFEZari dagokion atxikipena aplikatuko zaio (%2).
Hirugarrena.–Ordainsarien araubide honen eragina 2023ko ekainaren 17az geroztikoa da, eta urtero eguneratuko da, erakunde eskudunek Nafarroarako onesten duten KPIa aplikatuz.
Laugarrena.–Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erripan (Odieta), 2023ko irailaren 12an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2313439