200. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI
–UDAL MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA–

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Olaztiko Udal Musika Eskolaren Patronatuko buruaren 8/2022 Ebazpena argitaratu zen 2023ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko akordeoiko, bateriako, gitarrako, pianoko eta saxofoiko irakasleen lanpostu huts bana, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Hautapen-prozesu bakoitzaren epaimahaiek 2023ko maiatzaren 25ean onetsi zuten lanpostu bakoitzerako onartutako izangaien zerrenda, eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratu ziren.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen izendapen-proposamena, kontuan hartuta zer izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena eta zeinek betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta sartzen ziren deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.

Horiek horrela, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluak ezarritako eskumenak (lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak), 6/1990 Foru Legean ezarritakoa eta Olaztiko Musika Eskola erakunde autonomoaren estatutuetan xedatutakoa,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Olaztiko Udal Musika Eskolako zerbitzura egonen diren honako hauek langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzea: Itsaso Mungia Garmendia, akordeoiko irakaslea; Xabier Olcoz Pascual, bateriako irakaslea eta Jose Miguel Sasia Santamaría, gitarrako irakaslea.

Bigarrena.–Honako lanpostu huts hauek esleitzea, plantilla organikoan duten identifikazio zenbakiarekin: 1 zenbakiko lanpostu hutsa, akordeoiko irakaslea: Itsaso Munguia Garmendia; 2 zenbakiko lanpostu hutsa, bateriako irakaslea: Xabier Olcoz Pascual; 3 zenbakiko lanpostu hutsa, gitarrako irakaslea: Jose Miguel Sasia Santamaria. Lanpostuetako bakoitzak honako baldintza hauek izanen ditu:

–Maila: B.

–Araubide juridikoa: lan-kontratuduna.

–Lanaldia: partziala.

Hirugarrena.–Kontratatuko diren izangaiek 2023ko irailaren 14an jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki erakundeko langile lan-kontratudun finko izateko.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Olaztiko Udal Musika Eskolaren Patronatuari egiten duen hurrengo ohiko bilkuran berretsi dezan. Horrez gain, jakinaraztea Olaztiko Musika Eskolaz arduratzen den toki erakundeko ekonomia arloari, dagozkion ondorioetarako. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta interesdunei jakinaraziko zaie, eta ohartaraziko zaie ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Olaztin, 2023ko irailaren 13an.–Patronatuko burua, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2313438