2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARDA
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Legardako Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:
1. Ez erabakitzea edo ezartzea inolako dedikaziorik karguan aritzeagatik.
2. Ordainsariak ezartzea kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik. Aipatu ordainsarien zenbatekoa izanen da ekitaldi bakoitzean Legardako aurrekontu orokorrean horretarako onetsitako aurrekontu-aplikazioan ezarritako zenbatekoaren araberakoa; udalkideen artean banatuko da zenbatekoa, urtean zehar bakoitza kide anitzeko organoen zenbat bilkuretara joan den aintzat hartuta.
3. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza-elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezarritakoa bete beharrez.
Hori guztia aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, eta denek jakin dezaten, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluarekin.
Legardan, 2023ko irailaren 14an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L2313413