200. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 2023-0079 Ebazpena, irailaren 12koa.

Ikusirik 2023ko irailaren 12tik 15era bitartean udalerritik kanpo izanen naizela.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, adibidez– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak betetzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez badizkio eskuordetzen Alkatetzaren ebazpen baten bidez; ebazpen horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.

EBAZTEN DUT:

1. Alberto Bermejo López lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak, 2023ko irailaren 12ko 13:00etatik irailaren 15eko 23:59ra; epe horretan bere gain izanen ditu.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Legardan, 2023ko irailaren 12an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2313154