200. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Gesalazko Udaleko osoko bilkurak ordainsari hauek erabaki zituen:

Alkateak dedikazio partzialarengatik izanen duen oinarrizko soldata hilean 874,10 euro izanen da, hamabi hilabetez.

Zinegotziek bilkuretara joateagatik jasoko dituzte ordainak, 75,00 euro bilkurako, atxikipena barne.

Udalkideei karguari dagozkion egitekoetara bertaratzeagatik emanen zaie kilometro-ordaina, eta hori bakoitza erroldatuta dagoen herritik egitekoaren tokiraino zenbatuta kalkulatuko da.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Muetzen, 2023ko irailaren 8an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

Iragarkiaren kodea: L2313089