200. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2023ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urterako plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egoki jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak.

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Udalak hilabeteko epea izanen du horiek osoko bilkuran ebazteko.

Eulaten, 2023ko irailaren 13an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2313173