200. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Eulateko Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak toki korporazioetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedaturikoa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezartzen denarekin bat.

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluak xedatzen duela Nafarroako toki erakundeek diru kopuruak kontsignatzen ahal dituztela aurrekontuetan, bertako kideei ordainsariak edo kalte-ordainak emateko karguan aritzeagatik.

Horiek horrela, Udalbatzak honako hau erabaki du:

1.–Udalkideei, osoko bilkuretara joateagatik, (150) euro ordaintzea bilkura bakoitzeko. Urteko gehieneko zenbatekoa (1050) euro izanen da.

2.–Dedikazio partziala onestea alkatetzako posturako, lanaldiaren ehuneko hogeita hamarrekoa. Behar diren zuzemenak eginen dira Gizarte Segurantzan alta emateko.

Eulaten, 2023ko irailaren 8an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2313119