200. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CADREITA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Alkatearen 2022ko maiatzaren 10eko 235. Ebazpenaren bidez onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa). Aipatu ebazpena 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an; halaber, akats zuzenketei buruzko Alkatearen maiatzaren 20ko 249. Ebazpena argitaratu zen 2022ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24an, eta akats zuzenketei buruzko Alkatearen irailaren 29ko 456. Ebazpena, orobat, 2022ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 11n. Deialdi horiekin bat, Cadreitako Udaleko alkateak honako ebazpen hauek eman ditu, aipatzen diren izangaiak izendatzeko Cadreitako Udalaren zerbitzuko karrerako funtzionario eta langile lan-kontratudun finko, kasuan kasukoa:

–2023-458 Ebazpena, 2023ko irailaren 8koa, zeinaren bidez Francisco Javier Sota Guinea kontratatzen baita langile lan-kontratudun finko gisa, udal lantaldeko arduradun lanposturako.

–2023-459 Ebazpena, 2023ko irailaren 8koa, zeinaren bidez Ana Martinez Ballarín kontratatzen baita langile lan-kontratudun finko gisa, liburuzain lanposturako.

–2023-464 Ebazpena, 2023ko irailaren 8koa, zeinaren bidez Ana Isabel Hernandez Garcia funtzionario izendatzen baita, administrari laguntzaile lanposturako.

–2023-468 Ebazpena, 2023ko irailaren 12koa, zeinaren bidez Fernando Garceche Preciado kontratatzen baita langile lan-kontratudun finko gisa, musika irakasle lanposturako.

Lanpostuen jabetza hartu beharko dute hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cadreitan, 2023ko irailaren 14an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2313440