20. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO BIGARREN ALDIA: "Castejón I" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak, Corellako eta Castejongo udal-mugarteetan. Rigel 860 Energías SL da sustatzailea. (5061-CE espedientea).

2021eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 1ekoan, argitaratutako iragarki baten bidez, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, jendaurrean jarri ziren "Castejón I" 49,95 MWp-eko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituraren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea, eta aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzea.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 40E/2023 Ebazpenaren bidez, espediente horren aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen.

Prozedura tramitatzen zen bitartean, Rigel 860 Energías SL sustatzaileak ebakuazio azpiegituren aurreproiektuan zenbait aldaketa aurkeztu zituen, eta bidezkoa da horiek jendaurrean jartzea, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluaren ondorioetarako:

–Eskatzailea: Rigel 860 Energías SL

–Instalazioen deskribapena: "Castejón I" eguzki-instalazio fotovoltaikoen ebakuazio azpiegiturak aldatzea. Funtsean hauek dira aldaketak: 400 kV-eko aireko linea elektriko baten ordez 30 kV-eko lurpeko linea bat jartzea, eta tarteko azpiestazioak kentzea.

–Xedea: Ebakuazio azpiegituren aurreproiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/ebakuazio-azpiegitura-eguzki-planta-fotovoltaikoa-aldatua-espediente-5061-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 18an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2301007