20. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

379/2022 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zenbait proiektu, kultur jarduera eta ereduko programa interes sozialeko deklaratzekoa Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

2022ko urriaren 1etik 31ra, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

Deikazteluko San Emeterio eta San Zeledonio parrokia

San Veremundoko erretaula errenazentista eta alboko erretaulak zaharberritzea, xilofago-izurriteagatik

Leringo Jasokundeko Andre Mariaren parrokia

Leringo Jasokundeko Parrokiako Vera Cruz erretaulako mantenu-lanak eta zaharberritzea

Nafarroako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartea

Nafarroako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartearen kultur jarduerak

Itineris COMA elkartea

Pop-Up Perspektibak. Kultura, Artea eta Zuzeneko pentsamendua

Oibarko Babesaren Kristo Santuaren Adiskideen Elkartea

Oibarko San Pedro Apostolua parrokiako estalkiak txukundu eta konpontzeko proiektua

Elizondoko Abesbatza

Musikaren hedapenerako laguntza 2023. urtean

Poesiako Río Arga elkartea

Río Arga aldizkariaren edizioa eta literatur jarduerak

Nafar Idazleen Elkartea (NIE)

Nafar Idazleen Elkartea (NIE)

Eguzki Art Zinema, S.L

Ombuaren Itzala, autore-zinema ekoizteko modu berri bat

Karrikaluze Elkartea

Karrikaluze Kultur Elkartea

Eguesibarko txiki konpartsa

Eguesibarko txiki konpartsaren sorrera

La Cuerda de Oro elkartea

Ars Musicae

Al Tran Tran Style kultur elkartea

Al Tran Tran musika jaialdia

Irurtzungo Aizpea taldea elkartea eta Pikuberri elkartea

Irurtzun Euskara eta Kultura 2023

Pompaelo kultur elkartea eta sanferminetako peña

Pompaelo edizioak

Ablitasko Gaiteroen Kultur Elkartea

Dianak... Bai!

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak egin ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebalua zitzan.

Eskaerak ebaluatu ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, abenduaren 20an, proposamen bat igorri dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, interes sozialeko deklara ditzan kulturalak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hala hartuak izatea merezi dutenez legezko testu horretako 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz.

Karrikaluze Elkarteak aurkeztutako "Karrikaluze Kultur Elkartea" proiektuaren kasuan, proiektua interes sozialeko deklaratzen da, 2023ko abenduaren 31ko bukaera datarekin. Hala ere, ez da bidezko jotzen epigrafe hauetan sartzen diren proiektuko jarduerak interes sozialekotzat jotzea: "Sukaldaritza taldea" "Sendabelarrei buruzko ikastaroa", "Yoga ikastaroa euskaraz" eta "Dolua lantzeko ipuinak". Jarduera horiek nolabait kultur izaera izan badezakete ere, horietako eduki, izaera, xede eta lortu nahi diren helburuetan erreparatuz, ulertzen da jarduera horien izaera nagusiak ez duela kultur izaerarik, 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ereduko programa interes sozialekotzat deklaratzeko proposamenari dagokionez, zehazki Itineris COMA elkarteak aurkeztutakoari dagokionez, uste da gehiago zehaztu behar direla eskatutako ereduko programako jarduerak, hurrengo urteetan garatu beharrekoak; beraz, ez da bidezkoa 2023ko abenduaren 31ko bukaera datarekin aurkeztutako proiektua ereduko programa deklaratzea, eta bai interes sozialekoa.

Bestalde, abenduaren 24ko 432/2019 Ebazpenean eta uztailaren 5eko 212/2022 Ebazpenean (maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz, proiektu, kultur jarduera eta programa ereduak interes sozialekotzat jotzen dituena) akats materialak daudela ikusi da. Zehazki, abenduaren 24ko 432/2019 Ebazpenean, "Erdialdeko kultur jardueren sarea" izeneko Erdialdeko Garapen Partzuergoak aurkeztutako programa ereduaren iraupenari buruzkoan, 2020/12/32 adierazten den lekuan 2014/12/31 adierazi behar da. Uztailaren 5eko 212/2022 Ebazpenean, "Documentación, investigación y publicación del libro Cintruénigo hasta el siglo XX" izeneko Nafarroako Kultur Fundazioak aurkeztutako proiektuaren iraupenari dagokionez, 2020/12/32 adierazten den lekuan 2023/12/31 adierazi behar da.

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen du: "Herri administrazioek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.

2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.

3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri den kultur jarduera interes sozialeko deklaratzea, 2023ko abenduaren 31ko bukaera datarekin, eta ez ematea ereduko programaren izaera.

4. Zuzentzea abenduaren 24ko 432/2019 Ebazpenean atzemandako akats materiala, Erdialdeko Garapen Partzuergoak aurkeztutako programa ereduaren iraupenari buruzkoa, "Erdialdeko kultura-jardueren sarea" izenekoa; beraz, 2020/12/32 adierazten den lekuan 2024/12/31 adierazi behar da.

5. Zuzentzea uztailaren 5eko 212/202 Ebazpenean atzemandako akats materiala, Nafarroako Kultur Fundazioak aurkeztutako "Documentación, investigación y publicación del libro Cintruénigo hasta el siglo XX" proiektuaren iraupenari buruzkoa; beraz, 2020/12/32 adierazten den lekuan 2023/12/31 adierazi behar da.

6. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialeko deklarazioak.

7. Interes sozialeko proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharretara daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.

8. Kultur proiektua edo jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.

9. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

10. Pertsona eta entitate onuradunek "Mecna zigilua" anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.

11. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

12. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko abenduaren 22an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

I. eranskina

Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

IRAUPENA

Deikazteluko San Emeterio eta San Zeledonio parrokia

San Veremundoko erretaula errenazentista eta alboko erretaulak zaharberritzea, xilofago-izurriteagatik

2023/11/30

Leringo Jasokundeko Andre Mariaren parrokia

Leringo Jasokundeko Parrokiako Vera Cruz erretaulako mantenu-lanak eta zaharberritzea

2023/10/20

Nafarroako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartea

Nafarroako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartearen kultur jarduerak

2023/12/31

Oibarko Babesaren Kristo Santuaren Adiskideen Elkartea

Oibarko San Pedro Apostolua parrokiako estalkiak txukundu eta konpontzeko proiektua

2027/12/31

Elizondoko Abesbatza

Musikaren hedapenerako laguntza 2023. urtean

2023/12/31

Nafar Idazleen Elkartea (NIE)

Nafar Idazleen Elkartea (NIE)

2023/12/31

Karrikaluze Elkartea

Karrikaluze Kultur Elkartea*

2023/12/31

Eguzki Art Zinema, S.L

Ombuaren Itzala, autore-zinema ekoizteko modu berri bat

2023/12/31

Eguesibarko txiki konpartsa

Eguesibarko txiki konpartsaren sorrera

2023/12/31

La Cuerda de Oro elkartea

Ars Musicae

2023/12/31

Irurtzungo Aizpea taldea elkartea eta Pikuberri elkartea

Irurtzun Euskara eta Kultura 2023

2023/12/31

Ablitasko Gaiteroen Kultur Elkartea

Dianak... Bai!

2023/12/31

Karrikaluze Elkarteak aurkeztutako "Karrikaluze Kultur Elkartea"proiektuaren kasuan, proiektua interes sozialekotzat deklaratzen da, 2023ko abenduaren 31ko bukaera datarekin. Hala ere, ez da bidezko jotzen epigrafe hauetan sartzen diren proiektuko jarduerak interes sozialekotzat jotzea: "Sukaldaritza-taldea" "Sendabelarrei buruzko ikastaroa" eta "Yoga ikastaroa euskaraz". Jarduera horiek nolabait kultur izaera izan badezakete ere, horietako eduki, izaera, xede eta lortu nahi diren helburuetan erreparatuz, ulertzen da jarduera horien izaera nagusiak ez duela kultur izaerarik, 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

II. eranskina

Kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

IRAUPENA

Poesiako Río Arga elkartea

Río Arga aldizkariaren edizioa eta literatur jarduerak

2027/12/31

Al Tran Tran Style kultur elkartea

Al Tran Tran musika jaialdia

2027/12/31

Pompaelo kultur elkartea eta sanferminetako peña

Pompaelo edizioak

2025/12/31

III. eranskina

Kultur jarduerak eta proiektuak

Itineris COMA elkartea

Pop-Up Perspektibak. Kultura, Artea eta Zuzeneko pentsamendua

2023/12/31

Iragarkiaren kodea: F2217565