20. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2022ko azaroaren 29an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldirako aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 27.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.004.996,99 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretakoak: 50,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.032.646,99 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 934.719,60 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 75.677,39 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.000,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.250,00euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Gastuak, guztira: 1.032.646,99 euro.

Buñuelen, 2023ko urtarrilaren 16an.–Mankomunitateko burua, Úrsula Pardo García.

Iragarkiaren kodea: L2300900