20. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, gehiengo bidez erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an, eta inork ez duenez haren aurkako alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu dira 2023. urteko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:

Noain Elortzibarko Udala

Diru-sarreren sailkapen ekonomikoa:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 4.182.333,31 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 300.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 803.236,58 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.150.865,69 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 89.589,38 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 45.000,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 1.287.459,52 euro.

Guztira: 9.858.484,48 euro

Gastuen sailkapen ekonomikoa:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 3.045.689,57 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 3.281.634,54 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 45.318,97 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.798.438,57 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 569,93 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.364.441,30 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 89.431,73 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 232.959,87 euro.

Guztira: 9.858.484,48 euro.

Noaingo Julian Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatua

Diru-sarreren sailkapen ekonomikoa:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 240.584,93 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 504.774,38 euro.

Guztira: 745.359,31 euro.

Gastuen sailkapen ekonomikoa:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 692.096,11 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 39.033,21 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.180,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 11.050,00 euro.

Guztira: 745.359,31 euro.

Elortzibar Servicios Deportivos SL

Diru-sarreren sailkapen ekonomikoa:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 760.625,91 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 459.280,57 euro.

Guztira: 1.219.906,48 euro.

Gastuen sailkapen ekonomikoa:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 591.700,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 628.206,48 euro.

Guztira: 1.219.906,48 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2023ko urtarrilaren 13an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2300708