20. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea 2023 ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2022ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan.

Behin betiko onetsitako aurrekontua argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan. Hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 85.094,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.550,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 75.733,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 9.904,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 12.076,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 188.857,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 14.860,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 118.334,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 28.687,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 19.476,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 7.300,00 euro.

Gastuak, guztira: 188.857,00 euro.

Legardan, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2300686