20. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ibargoitiko Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldirako aurrekontu arrunta. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an. Jendaurrean jarrita, haren kontrako alegaziorik ez denez aurkeztu, behin betiko onetsi da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bete beharrez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua.

Zenbatekoa:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 221.700,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 18.430,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 131.930,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 152.445,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 20.035,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 549.540,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 25.095,00 euro.

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 206.820,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 199.345,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 118.280,00 euro.

Gastuak, guztira: 549.540,00 euro.

Idotzinen, 2023ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2300746