20. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Herri-lurren aprobetxamenduak enkante publikoan

Funesko Udalak, 2023ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, onetsi zuen prozedura bat abiaraztea, herri-lurzati eta -baratzeen aprobetxamendua enkantean jartzeko.

Udal idazkaritzan eta Funesko Udalaren web-orrian interesdunen eskura daude kontsulta ditzaten, herri-lurren aprobetxamendua adjudikatzeko enkantea arautuko duen plegua, bai eta enkantean jarriko diren lurzati eta baratzeen zerrenda ere.

Enkantea Antonio Moreno kultura etxean eginen da 12:00etan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 10 egun naturaleko epea iragan eta hurrengo lehenengo egun baliodunean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2300738