20. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Alkate udalburuaren ordainsariak

Funesko Udalak, 2022ko abenduaren 23ko osoko bilkuran, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenbizikoa.–Ordainsarien honako araubidea ezartzea, urteko zenbateko gordinak, hamalau hilekotan ordaindu beharrekoak direla kontuan hartuta:

  • 3.113,58 euro hilean / 43.590,17 euro urtean, alkate-udalburuaren kargurako.

Bigarrena.–Ordainsariak handitzea udal honetako alkateari –arduraldi esklusiboko araubidean betetzen du bere kargua–, aplikatuz aurrekontu orokorren legeetan eta horretarako emandako arauetan ezarritako igoera. Ondorioz, aipatutako araudiak aurreikusten badu langile publikoen ordainsariak handitzeari lotutako igoera zehatz bat Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean edo horretarako emandako araudian, igoera hori udal honetako alkatetzari automatikoki aplikatuko zaio, betiere ateratzen den zenbatekoak ez badu gainditzen Estatuko aurrekontu orokorren legeetan aurreikusitako gehienekoa, horietan ezarritako zenbatekoak gehienekotzat jotzen baitira.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta Udaleko Kontu-hartzailetzari igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta ondorioak izan ditzan.

Funesen, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2217771