20. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Bertizarana

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2023ko urtarrilaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bertizaranako Udalaren 2023ko udal aurrekontua eta hau aplikatzeko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin.

Bertizaranan, 2023ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2300796