20. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Epatzea gora jotzeko 22-02030 errekurtsoan, lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen behin betiko emaitzei buruzkoan

Honen bidez, jakinarazten da 22-02030 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera Eskiroz kaletik–, 31007 Iruña), alkatetzak 2022ko irailaren 21ean emandako ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi zen gora jotzeko errekurtso bat, ezarritakoa epaimahai kalifikatzaileak emandako ebazpen baten aurka, zeinak onetsi baitzituen lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesuaren behin betiko emaitzak.

Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Berriozarren, 2022ko abenduaren 28an.–Alkateordea, Mikel Etxeberria Agirren.

Iragarkiaren kodea: L2217746