2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1215E/2022 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten baita Tebas-Muru Artederreta-Lizarrerria zirkuitu bikoitzeko aireko linea, energia elektrikoa 220 kV-era garraiatzekoa, eta Lizarrerria azpiestazio elektrikoa, 220 kV-ekoa, egiteari buruz, Tebas-Muru Artederreta, Biurrun-Olkotz, Barasoain, Añorbe, Artaxoa, Mendigorria, Zirauki, Villatuerta eta Oteitzako udalerrietan, Red Electrica De España SAUk sustatuta.

Proiektuaren ezaugarriak direla eta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinaren barnean sartzen da. Aipatu arauak 7.1 artikuluan ezartzen du I. eranskinean sartutako proiektuei ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta eginen zaiela.

1.–Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozeduraren garapena eta ingurumen inpaktuaren adierazpena egiteko eskaera.

1.1. Aurretiazko kontsultak.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 34. artikuluari jarraituz, 2019ko ekainaren 24an Red Electrica De España SAUk irismeneko dokumentuaren eskaera aurkeztu zuen, bi proiekturen ingurumen inpaktuaren azterketa egiteko: Lizarrerria TAE azpiestazio elektrikoarena, eta aipatu Lizarrerria TAEtik Tebas-Muru Artederreta TAEra korronte zuzeneko energia elektrikoa 220 kV-era garraiatzeko aireko linea elektrikoarena. 58 erakunderi egin zitzaizkien kontsultak, eta 10 erantzun jaso ziren. 2020ko urtarrilaren 17an eman zen eskatutako irismeneko txostena.

1.1. Jendaurreko informazioa eta ukituriko administrazio publikoei eta interesdunei egindako kontsulta.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluei jarraituz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zituen (2021eko azaroaren 10ko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez) 220 kV-eko Lizarrerria TAE azpiestazio elektrikoa eta TAE horretatik Tebas-Muru Artederreta TAEra 220 kV-eko korronte zuzeneko aireko linea elektrikoa egiteko proiektuak eta bi proiektu horiek batera hartzen dituen ingurumen inpaktuaren azterketa; eta, halaber, haien gainean kontsulta egin zien ukituriko administrazio publikoei eta interesdunei. Pertsona eta erakundeek 72 txosten eta alegazio aurkeztu zuten, haietako 3 epez kanpo. Ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da haien edukia.

1.2. Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa hasteko eskaera.

21/2013 Legearen 39. artikuluan ezarritakoari jarraituz, 2022ko apirilaren 8an, Red Electrica De España SAUk Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura igorri zituen jasotako txosten eta alegazioei buruzko erantzunak, eta eskatu zuen ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren tramitearekin jarraitzeko, 2021eko urrian aurkeztu zituzten eta jendaurrean egon ziren agiri teknikoen eta ingurumenaren arloko agirien arabera.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak dokumentazioa igorri dio Biodibertsitate Zerbitzuari, espedientearen azterketa teknikoari ekiteko eta ingurumen inpaktuaren adierazpen egokia egiteko.

2.–Proiektuen deskribapena.

Lehenik eta behin, aipatu behar da eskatutako proiektua aurretik izapidetutako beste proiektu baten zati baten bilakaera dela. Proiektu hartan hauen eraikuntza sartzen zen: 400/220 kV-eko azpiestazio bat Deikaztelun, azpiestazio horretarako sarrera eta irteerako 400 kV-eko linea elektriko bat 400 kV-eko Castejón-Tebas-Muru Artederreta lineatik abiatuta, eta 400 kV-eko Deikaztelu-Itsaso linea elektrikoa.

Egun tramitatzen ari diren proiektuak, 220 kV-eko Lizarrerria TAE azpiestazio elektriko berriarena, eta azpiestazio horretatik Tebas-Muru Artederreta TAEra energia elektrikoa 220 kV-era garraiatzeko zirkuitu bikoitzeko aireko linearena, 2021-2026ko Energia elektrikoa garraiatzeko sarearen plangintzan sartuta daude. Plangintza hori Energiaren Estatuko idazkariaren 2022ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, haren bidez argitaratu baitzen energia elektrikoa garraiatzeko sarearen 2026ra arteko plangintza onesten duen 2022ko martxoaren 22ko Ministroen Kontseiluaren Erabakia.

Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak, 2021eko apirilaren 21eko txostenean, aipatu plangintzaren ingurumen ebaluazio estrategiko arruntaren prozeduran ukitutako administrazio publikoei egindako kontsulten tramitean eman zenean, aipatu lineari buruz adierazi zuen ezen, lurraldearen ingurumen balio handiengatik, trazaduran zehar haize-parkeen eta linea elektrikoen dentsitate handia dagoelako eta, orobat, haiekin eta lurraldearen gainean garatutako beste proiektu batzuekin batera gertatzen diren ondorio metagarri eta sinergikoengatik, bereziki Tebas-Muru Artederreta TAEtik hurbilen dagoen tartean, oso garrantzitsua zela bi aukera hauek aztertzea:

1. Etorkizuneko Lizarrerria TAEa eta egungo Tafalla TAEa lotzea.

2. Aurrekoa bideragarria ez bada, etorkizuneko Lizarrerria TAEa 220 kV-eko Orkoien-Tafalla linearekin lotzea biak gurutzatzen diren tokian, Tebas-Muru Artederreta TAEtik hurbilen dagoen tarteko instalazioa saihestuta, esparru bereziki konplikatua baita, hango ingurumen balioengatik, topografiagatik eta, batez ere, haize-parkeen eta linea elektrikoen proiektuen metaketagatik.

Azken horri buruz, aurkeztutako ingurumen inpaktuaren azterketan (IIA) adierazitakoaren arabera, Red Eléctrica-ko Operazioko zuzendaritza nagusiko planifikatzaile elektrikoak azpimarratzen du ezinezkoa dela 220 kV-eko Orkoien-Tafalla linearekiko lotura planifikatzea, ez litzatekeelako beteko garraio sarea mailatzeko irizpidea (planifikatzaile elektrikoak Espainiako garraio sarea garatzeko beharrei buruzko laguntza teknikoa ematen baitio Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Energia Politikaren eta Meatzeen Zuzendaritza Nagusiari).

Ingurumen inpaktuaren azterketaren (IIA) arabera, alternatiben analisian hiru esparru aztertu dira Lizarrerria TAEa kokatzeko, eta azkenean Oteitzako mugartean dagoena hautatu da estepako hegaztientzako garrantzitsuak diren eremuetatik urrunena delako eta, gainera, hegazti horientzako esanguratsuak diren jarduera esparruen artean linea elektriko bat egin beharrik ez dagoelako, ez dagoelako besteak bezain begi bistan eta herriguneetatik urrunen dagoena delako, eta horrekin osotara motzena den pasabidea hautatzen ahal delako.

Linea elektrikorako ere hainbat irizpide kontuan hartuta egin da analisia, eta, ingurumen inpaktuaren azterketaren (IIA) arabera, 2. pasabidea hautatu da, inpaktu txikiena duena delako. Izan ere, faktore guztietan balorazio onena lortu du, guztietan motzena da eta honelako azpiegiturak hartzeko gaitasunari dagokionez balio egokienak dituzten esparruak zeharkatzen ditu.

Asmoa da 220 kV-eko zirkuitu bikoitzeko aireko linea elektriko bat egitea, 30,295 km luzekoa, Tebas-Muru Artederretako azpiestaziotik abiatu eta Lizarrerriko azpiestaziora bitarte. Zirkuitu bikoitzeko bandera bikoitz erako euskarrien gainean joanen da, T-23 eta T-24 euskarrien artean izan ezik, horiek zirkuitu bikoitzekoak baina geruza erakoak izanen baitira.

Euskarriak altzairu galvanizatuzko saretazko dorreak izanen dira, batetik bestera batez beste 370 metrora kokatuak, eta guztira 32 eta 62 metro arteko altuera izanen dutenak. Euskarrien zimendatzea bereizitako hanken bidezkoa izanen da, masa hormigoizko lau bloke trinko guztiz bereizik osatua. Gainera, neurri desberdineko hankak erabiliko dira %10 baino gehiagoko malda duten tokietan kokatutako euskarrietarako, lurraren gorabeheretara hobeki egokitzen laguntzen duelako eta, horrela, lur berdinketa gutxiago eta bolumen txikiagoko lur mugimenduak behar direlako.

Lizarrerria TAEa topografia ia laua duen lehorreko zereal alor batean kokatuko litzateke, Oteitzako 1. poligonoko 439. lurzatian, haren 8,4 hektareetatik 1,36 hartuta. Barra kolektorea, aginte eta kontroleko eraikina eta errele etxolak, azpiestazioaren barnean izanen direnak, metalezko hesi batez inguratuko dira. Hesiak 0,5 m-ko garaierako hormigoizko hormatxo batean sartutako metalezko zutoinak izanen ditu, eta alanbrezko hiru ilaraz bukatutako gainaldea.

3.–Azterketa teknikoa.

Linearen trazadura habitat aniztasun handiko esparruetatik igarotzen da (ibai ibilguak; alorrek, sastrakadi eta larreek, eta tamaina ezberdineko zuhaitz multzoek osatutako mosaikoa; ureztatzak; eta abar), eta, ondorioz, espezie aberastasun eta aniztasun handia dago, zehazki, abifaunarena, eta, gainera, hegazti horietako asko interesekoak edo babestuak dira (miru gorria, mirotz urdina, mirotz zuria, zingira mirotza, zapelatza, arrano beltza, arrano sugezalea, arrano txikia, sai zuria, sai arrea, eta abar).

Lehen esan bezala, trazaduraren ekialdeko herena bereziki korapilatsua da esparru horretako ingurumen balioengatik, topografiagatik eta proiektuen pilaketagatik (haize-parkeak, linea elektrikoak, garraio azpiegiturak, etab.), eta interes handikoa delako hainbat hegazti harrapariren negualdirako; miru gorria da horietan aipagarriena. Miru gorria azterketa eremu guztian banatzen den arren, esparru horretan ale asko biltzen dira negualdian, bai europar kontinentetik etorriak, bai hurbilagotik etorriak. Horrez gain, egiaztatu da miru gorria ugaltzen dela esparru horretan, eta, ugalketa aldian azterketa eremuaren gainerakoan ere aurkitzen direnez espezie horren aleak, pentsatzekoa da trazadura guztian gertatzen dela haren ugalketa.

Aintzat hartuta espezie horrek tramitatzen ari dena moduko linea elektrikoekin talka egiteko arriskua duela, esparruan dauden beste proiektu eta azpiegitura guztiek ondorio metagarri eta sinergikoak dituztela, eta migrazio garaian hainbat espezieren igarobidea dela, tarte honetan linea elektrikoa ongi seinaleztatu beharra dago.

Gainera, esparru berean, Artaxoa, Garinoain eta Barasoain artean, mirotz urdinaren eta mirotz zuriaren kumeak hazteko eremu batzuk daude, baita intereseko beste baso-hegazti harrapari batzuenak ere.

Halaber, eta mendebalderantz joanda, Arga ibaiak iparretik hegora zeharkatzen du azterketa eremua. Oso garrantzitsua da igarobide ekologiko gisa betetzen duen funtzioagatik (espezie asko handik igarotzen baitira ohiko mugimenduetan zein migrazio aldian), eta babeserako, atsedenerako eta habiak egiteko esparruak eskaintzen dituelako, maiz oso sinplifikatua dagoen nekazaritza ingurune baten barnean.

Linea elektrikoaren eta Argaren arteko gurutzagunea ibaiertzeko landarediaren banda oso estua den esparru batean dagoen arren, eta ingurune hurbila oso sinplifikatuta badago ere, arestian azaldutakoagatik, eta, bestetik, aurkeztu den abifaunaren urteko zikloari buruzko eragiketen aurreko azterketak esaten duenaren arabera, ubarroien etzaleku sakabanatu bat eta zikoinek eta miru beltzek habiak egiten dituzten puntu batzuk daudenez gurutzagunetik gertu, esparru horretan ere linea ongi seinaleztatu beharra dago.

Arga gurutzatu eta gutxira, Oteitzako mugartean azpiestazioa kokatzeko hautatu den lekura arte, paisaiaren eta ekologiaren ikuspuntutik balio handia duen mosaikoa dago, lehorreko zereal alorrek eta sastrakadi eta zuhaitzez osatutako basoguneek eratzen dutena. Gainera, nahiko esparru lasaia da, tokia nahiko aparte dagoelako eta han dagoen jarduera ia bakarra nekazaritza estentsiboa delako, eta habitat bereziki interesgarria da espezie batzuentzat. Horien artean, azpimarratzekoa da mirotz urdina; izan ere, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legearen IV. eranskinean jasotako espezie bat da eta, ondorioz, haren habitata kontserbatzeko neurriak ezarri beharra dago, bere banaketa eremuan ugaltzen dela bermatzeko.

Aurkeztu den abifaunaren urteko zikloari buruzko eragiketen aurreko azterketaren arabera, tarte horretan guztian mirotz urdinak ikusten dira eta kumeak hazten dituzten zenbait eremu daude. Haien barnean, urterik urte mugitzen dira habiak egiteko puntuak. Horregatik, habia egiteko puntu zehatz baten gaineko eragina apaltzen ahal da habia hori lekuz aldatuta, kumeak hazteko eremu beraren barnean betiere. Nolanahi ere, ebaluazioaren xede diren instalazioek inpaktu arriskua dakarte, talka egiteko arriskuagatik ez ezik, espeziearentzako lurralde galeragatik ere. Arrisku hori areagotu egiten da lehendik dauden linea elektrikoen kopuruarekin, eta, beraz, eremu horretan aireko linea elektrikoak ugaritzea saihestu beharko da; horregatik, linea gehiago instalatzea dakarten etorkizuneko proiektuetan, lineak beste batzuekin trinkotzea edo lurperatzea aurreikusi beharko da.

Eremu horretatik hegoaldera, eta hautatutako azpiestaziotik hurbil ere, estepako abifauna kontserbatzeko intereseko eremu (EANKIE) bat dago, "Baigorri iparraldeko ingurua", balio handia duena mirotz urdinarentzat, basoiloarentzat, basoilo txikiarentzat, Naumann belatzarentzat, etab.

Azpiestazioa kokatzeko hautatutako eremutik iparrera Eskinza mendia dago, ekologiaren eta paisaiaren aldetik balio handiko esparrua. Han laborantza lurrak eta landaredia naturalez estalitako lurrak txandakatzen dira; azken horien kontserbazio maila oso ona da eta Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauan jasotako habitatak dira gehienak. Bizi, ugaldu eta bazkatzeko eremua da intereseko edo babestutako hegazti espezie askorentzat.

Bestetik, azpiestaziotik 3,3 km mendebaldera, beste igarobide ekologiko bat dago, Ega ibaia, migrazioan zein hegaztien ohiko mugimenduetan ardatz garrantzitsua.

Horrenbestez, eta azaldutakoaren arabera, azpiestazioaren ondo-ondoko eremuek, eta baita inguruko gehienek ere, balio ekologiko nabarmenak dituzte, eta nahiz eta jasaten ahal duten ebaluazioaren xede diren azpiestazioa eta linea eraikitzea, gertatzen ahal da kalte larriak heltzea aurrerago linea gehiago egiten badira, ohikoa baita azpiestazio elektrikoen inguruan haiekin loturiko lineak garatzea. Horregatik, lehen ere adierazi den bezala, esparru honetan aireko linea elektrikoak ugaritzea saihestu beharko da, eta, beraz, linea gehiago instalatzea dakarten etorkizuneko proiektuetan, lineak beste batzuekin trinkotzea edo lurperatzea aurreikusi beharko da.

4.–Proposamena.

Espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitatearen Zerbitzuak ondorioztatu du behar bezala gauzatu dela ingurumen inpaktuaren ebaluazioa, eta proiektua bideragarria dela ingurumenaren aldetik; beraz, aldeko ingurumen inpaktuaren adierazpena formulatzea proposatu du, erabaki baitu, ingurumen eraginei dagokienez bakarrik, Tebas-Muru Artederreta-Lizarrerria zirkuitu bikoitzeko aireko linea, energia elektrikoa 220 kV-era garraiatzekoa, eta Lizarrerria azpiestazio elektrikoa, 220 kV-ekoa, egitea posible dela, baldin eta betetzen badira aurkeztu diren bi proiektuetan eta bi proiektuak batera hartzen dituen ingurumen inpaktuaren azterketan jasota dauden neurri eta baldintza guztiak, eta baita ebazpen honetan jasotako baldintzak ere.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Aldeko ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten da Tebas-Muru Artederreta-Lizarrerria zirkuitu bikoitzeko aireko linea, energia elektrikoa 220 kV-era garraiatzekoa, eta Lizarrerria azpiestazio elektrikoa, 220 kV-ekoa, egiteari buruz, Tebas-Muru Artederreta, Biurrun-Olkotz, Barasoain, Añorbe, Artaxoa, Mendigorria, Zirauki, Villatuerta eta Oteitzako udalerrietan, Red Electrica De España SAUk sustatuta.

2. Jarduera egiteko, jarraitu beharko zaie idazpuruan azaltzen den espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoan jasotako baldintzei, eta, gainera, baldintza hauek beteko dira:

• Proiekturako administrazio baimena lortu aurretik, eta Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko 13/1992 Foru Legearen arabera, zeharkatuko diren onura publikoko mendiei dagokienez, ebaluazioaren xedeko jarduketaren onura publikoa mendiaren onura publikoaren gainetik dagoela deklaratu beharra dago. Hala deklaratzen bada, aipatu legeari eta Basoak Kudeatzeko Atalaren txostenari jarraituz, urteko kanon eguneragarri bat ezarriko da eta sustatzaileak basoberritze proiektu bat gauzatu beharko du, gutxienez okupatutako azalera bestekoa eta aipatu atalak aldez aurretik onetsia.

• Ahalik eta landare gutxien kendu beharko da, guztiz ezinbestekoa dena baino ez, eta 15 cm baino gehiagoko diametro normala (lurretik 1,30 m-ra neurtua) duten zuhaitzak moztu behar izanez gero, Basoak Kudeatzeko Atalaren baimena lortu beharko da. Horretarako, Ingurumena Zaintzeko Atalarekin eta Iruñeko, Tafalla-Zangozako eta Lizarra hegoaldeko koordinazio unitateekin harremanetan jarri behar da (gmapamplona@navarra.es (608062649), gmatafalla@navarra.es (609907084), eta gmaestellasur@navarra.es (608062639)), zuhaitzak zer lurralde eremutan moztu behar diren, dagokion baimena eskatzeko, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen (otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legearen bidez aldatua) eta hura garatzeko Erregelamenduaren arabera.

• Sustatzailea zuhaitzak moztuko diren mendien titularrekin koordinatuko da, moztutako zuhaitzak aprobetxa ditzaten, nahi badute. Nolanahi ere, epe laburrean atera beharko dituzte handik.

• Altxonbideen gaineko ukipenari dagokionez, jarraitu beharko zaio Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalaren 2022ko txostenean (ebazpen honi erantsia) agintzen denari, Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legearen arabera.

• Ondare arkeologikoaren gaineko ukipenei dagokienez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren aldeko txostena lortu beharko da administrazio baimena eskuratu aurretik.

• Izapidetzen ari den azpiestazioari lotutako etorkizuneko linea elektrikoen inpaktu metagarri eta sinergikoak minimizatzeko, eta azpiestazioaren inguruan dagoen abifaunaren gaineko eragina murrizteko, azpiestazioari lotutako etorkizuneko linea elektriko guztiak, energia garraiatzekoak izan ezik, lurpean egin beharko dira azpiestazioaren 2,5 km-ko inguruan eta Oteitzako herrigunearen1 km-ko inguruan. Era berean, lurpean egin beharko dira "Baigorri iparraldeko ingurua" izeneko estepako abifauna kontserbatzeko garrantzizko eremua zeharkatzen dutenak.

• Linearen lurrerako kableak balizen bidez seinaleztatuko dira trazadura osoan. Horiek hiruzuloka paratuko dira lurrerako bi kableen artean, balizatik balizara 10 metroko tartea utzita kable bakoitzean. Seinaleztapen balizak neoprenozko gurutze motakoak edo birakari islatzaileak izanen dira, T-6 eta T-11, T-53 eta T-58, eta T-68 eta T-77 euskarrien artean izan ezik, horiek baliza birakari islatzaileak izan beharko baitute.

• Era berean, ondorio metagarri eta sinergikoak direla-eta, neurri osagarri gisa, seinaleztatu egin beharko dira lehendik dagoen korronte zuzeneko 400 kV-eko Castejón-Tebas-Muru Artederreta lineako lurrerako kableak, gutxi gorabeherako koordenatu hauen artean: X1: 610266, Y1:4.723.494 eta X2:609.535, Y2:4.721.459. Baliza birakari islatzaileekin seinaleztatuko da, hiruzuloka paratuta lurrerako bi kableen artean, eta balizatik balizara 10 metroko tartea utzita kable bakoitzean.

• Ahal den neurrian, Europar Batasunaren intereseko habitaten gaineko ukipena saihestu behar da T-1A, T-5, T-13 eta T-71 euskarrietan eta haien ingurune hurbilean, eta landaredi naturalaren gainekoa 21. euskarrian, ukipen hori aldameneko alorren ertzera eramanez.

• Mendigorriko herrigunean eragindako paisaia-ukipena murrizteko, ahal baldin bada, trazaduran funtsezkoa ez den aldaketa bat egin beharko da, zertxobait hegoalderantz mugituta, herrigunetik urruntzeko. Era berean, T-48 eta T-52 euskarrien artean dauden euskarri eta eroaleen altuera murriztu beharko da, haien altuera minimizatuta.

• Konpentsazio neurri gisa, ingurumen inpaktuaren azterketak ezartzen du landu gabe utziko dela Deikazteluko udalerriko 6 ha inguruko lurzati bat, eta baita azpiestazioa kokatzeko proposatzen den Oteitzako 1. poligonoko 439. lurzatian azpiegitura elektrikoek hartzen ez duten zatia ere. Planteatzen da lur horiek hesitzea eta hesiaren ondoan larre-sastrakadi erako heskai bat landatzea.

• Neurri hori egokitzat jotzen bada ere, lur horiek bilakaera naturala izan dezaten utzita ingurune horietako habitaten aniztasuna handitzen lagunduko duelako eta faunari, oro har, mesede eginen diolako, perimetroan ezarriko den hesiak oso sinplea eta faunarentzat iragazkorra izan beharko du (arantzarik gabeko hiruzpalau hari), eta heskaia sendotzen denean kentzeko modukoa.

• Azterketa teknikoan adierazitakoaren arabera, aukeratutako azpiestaziotik Arga ibaia gurutzatu baino lehenagoxera arteko esparruan mirotz urdinak daudenez eta habiak egiten dituztenez gero, espezie horrek eta beste batzuek talka egiteko eta lurraldea galtzeko arriskua dute. Horregatik, esparru honetan aireko linea elektrikoak ugaritzea saihestu beharko da eta, beraz, etorkizunean linea gehiagok zeharkatu behar badute, lineak beste batzuekin trinkotzea edo lurperatzea aurreikusi beharko da.

• Aurkeztu den abifaunaren urteko zikloari buruzko eragiketen aurreko azterketaren arabera mirotz urdinen presentzia oso handia den eremuetan, edo espezie horren habiak daudela edo maiz egoten dela ikusten den beste eremu batzuetan, lanak apiriletik uztailera arteko (biak barne) sasoitik kanpo egin beharko dira.

• Mirotz urdina (Circus pygargus) hobeki ezagutzeko eta linea elektrikoekin duen interakzioari buruzko informazioa lortzeko (etorkizuneko proiektuetan erabili ahal izateko), jarduketa inguruneko bi ale helduren jarraipena eginen da GPS bidez, gutxienez bost urtez. Ekipamendu hori, ahal dela, obrak hasi baino urtebete lehenago abiarazi beharko litzateke, mirotz urdinek egin asmo diren instalazioak eraiki aurretik eta ondoren izan duten portaera ezagutzeko. Sustatzaileak horri buruzko programa teknikoa aurkeztuko du, Ingurumen Eraginaren Atalaren oniritzia izan beharko baitu. Halaber, atal horri urtero aurkeztuko dio irrati-marka daramaten aleen jarraipen txostena, kokalekuen informazio digitala jasoko duena.

• Estepako abifaunari laguntzeko neurri osagarri gisa, 20 urtez gutxienez, "Baigorri iparraldeko ingurua" EANKIEan zereal alorrak kudeatuko dira: osotara eta gutxienez 15 hektareako azalera, EANKIEko lurretan uniformeki banatutako 2-3 hektareako lurzatietan. Lurzatiak eta horiek kudeatzeko modua hautatzeko, Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatearen Zerbitzuari galdetzen ahal dio sustatzaileak. Zerbitzu horri aurkeztu beharko dio azkenean xede horretarako erabiliko diren lurzatien zerrenda, oniritzia lortzeko, eta obrak hasi aurretik frogatu beharko du haiek erabiltzeko eskubidea duela. Ingurumena zaintzeko planean jasotako gainerako alderdiez gain, baldintza hau betetzen duela egiaztatzen duen txosten bat aurkeztu beharko du urtero sustatzaileak.

• Era berean, sastrakez garbituko dira sastrakek hartutako alor abandonatuak, gutxienez 2 hektareako azalera, ahal dela larratzea dagoen esparruetan. Horri esker, larrea mantenduko da. Izan ere, mirotz urdinek bazkatzeko erabiltzen dute labore belarkarak oso garatuta daudenean eta harrapaketak zailtzen dituztenean. Hautatzen ahalko dira sastrakek hartutako Eskinza mendiko lurzatiak, espezie horrek habiak egiten dituen tokietatik hurbil daudenak (aurkeztu den abifaunaren urteko zikloari buruzko eragiketen aurreko azterketan atzemandakoaren arabera), betiere zainduz ez zaiela inola ere eragiten Europar Batasunaren intereseko edo lehentasuneko intereseko habitatei. Lurzatiak eta horiek kudeatzeko modua hautatzeko, Biodibertsitatearen Zerbitzuari galdetzen ahal dio sustatzaileak. Obrak egiten eta sastrakak kentzen hasi baino lehen, zerbitzu horri aurkeztu beharko dio azkenean xede horretarako erabiliko diren lurzatien zerrenda, oniritzia lortzeko, eta frogatu beharko du lurren titularrak eman diola sastrakak kentzeko baimena. Landarediaren bilakaeraren arabera, 15 urteko aldian tratamendua gutxienez beste 2 aldiz errepikatzea baloratuko da.

• Obrak hasi baino gutxienez 72 ordu lehenago horren berri emanen zaio Ingurumen Eraginaren Ataleko Ingurumen Jarraipenaren Bulegoari (seguimiento.ambiental@navarra.es).

• Sei hilean behin, Ingurumena Zaintzeko Planeko txostenak aurkeztu beharko zaizkio aipatu bulegoari, bai eraikuntza fasean, bai ustiapen fasean, gutxienez 3 urtez.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau jakinaraztea, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari, Basoak Kudeatzeko Atalari, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari (Iruña, Tafalla eta Lizarra hegoaldeko koordinazio unitateak), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 28an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA

Jendaurreko informazioaren tramitearen emaitza

Jendaurreko aldian aurkeztutako txostenen eta alegazioen laburpena:

Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SL.

Alegazio-egileak adierazi du ebaluazioaren xede den proiektua egitea bateraezina dela alegazio-egilea izapidetzen ari den Serena Solar 4 eta 5 eguzki-parkeen ebakuazio linearekin.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

Francisco Javier Esain Irisarri.

Alegazio-egileak adierazi du Untzueko 1. poligonoko 48. lurzatiaren jabea dela eta han euskarri bat kokatzeko asmoa dagoela. Bere alorraren gaineko ukipena saihestearren, euskarria handik kanpora mugitzeko eskatzen du.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

María Esther eta Rosario, Jaurrieta Usoz.

Alegazio-egileek adierazi dute Mendigorriko 7. poligonoko 312. lurzatiaren jabeak direla eta han euskarri bat kokatzeko asmoa dagoela. Beren alorraren gaineko ukipena saihestearren, euskarria handik kanpora mugitzeko eskatzen dute.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

Juan Luis García Bañales.

Alegazio-egileak adierazi du Mendigorriko 4. poligonoko 266. lurzatiaren jabea dela eta han euskarri bat kokatzeko asmoa dagoela. Bere alorraren gaineko ukipena saihestearren, euskarria handik kanpora mugitzeko eskatzen du.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

Energía Inagotable de Kyoko SL.

Alegazio-egileak adierazi du haize-parke baten izapideak egiten hasi dela eta haren ebakuazio linea kontuan hartu beharko lukeela ebaluazioaren xede den 220 kV-eko korronte zuzeneko Lizarrerriko aireko linea elektrikoak, bi azpiegiturak bateragarriak izan daitezen.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

Carlos Zúñiga Apesteguía.

Alegazio-egileak adierazi du ebaluazioaren xede den proiektuak ukitzen dituen zenbait lurzatiren jabea dela, eta proposatzen du trazadura iparralderantz mugitzea, nekazaritzako produktibitate handiko ureztalurren eta altxonbideen gaineko ukipena eta La Corona mendiaren paisaia-ukipena saihestearren.

Erantzuna: Lurzatien nekazaritzako produktibitateari dagokionez, uste da gai horren edukia ez dela ingurumen arlokoa. Altxonbideen gaineko ukipenari dagokionez, IIAren baldintzetan ezarritako neurria jasotzen da, eta La Corona mendiaren paisaia ukipenari dagokionez, ez da egokitzat jotzen alegazio-egileak proposatutakoa, hots, linea iparralderantz mugitzea, hori eginez gero Mendigorriko herrigunera hurbilduko litzatekeelako eta, beraz, paisaia-inpaktu handiagoa eraginen lukeelako herriaren gainean.

Juan Manuel Yarnoz Berástegui.

Alegazio-egileak, zenbait lurzatiren jabea baita, honako hau adierazi du:

1. Tramitatzen ari den proiektuak ukipena eragiten du berriki, Nafarroako Ubideari esker, ureztalur bihurtu diren nekazaritzako produktibitate handiko lurretan eta, gainera, haiei loturiko azpiegiturei eta haiek lantzeko makineriaren funtzionamenduari eraginen die.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

2. Dorreko alderdiaren, inguruko aztarnategi arkeologikoen eta El Cerco alderdiaren paisaia-ingurunearen gaineko ukipena.

Erantzuna: Kontuan izan da egindako ingurumen inpaktuaren ebaluazioan.

3. Tramitatzen ari den proiektua gauzatzeak nekazaritza jarduerarentzako zailtasun gehigarriak ekarriko ditu eta baita langileen osasunerako arriskuak ere, erradiazio elektromagnetikoekiko esposizioagatik.

Erantzuna: Zailtasun gehigarrien edukia ez da ingurumen arlokoa. Bestetik, osasunerako arriskuei dagokienez, proiektuak legedia betetzen du.

4. Ikuspegiaren eta paisaiaren gaineko inpaktuak, bizilagunei eragiteaz gain, ingurua garatzeko aukerak mugatzen ditu.

Erantzuna: Kontuan izan da egindako ingurumen inpaktuaren ebaluazioan.

5. Faunaren eta floraren gaineko ukipena, erradiazio elektromagnetikoengatik eta hegaztien talkek eta linean pausatzeak dakarten sute arriskuagatik.

Erantzuna: Erradiazio elektromagnetikoei dagokienez, proiektuak legedia betetzen du. Aipatu duen kausagatik suteak izateko arriskua kontuan izan da egindako ingurumen inpaktuaren ebaluazioan.

6. Pertsonen osasunaren gaineko ukipena, eremu elektromagnetikoekiko esposizioagatik.

Erantzuna: Sustatzaileak ingurumen inpaktuaren azterketako V. eranskinean jaso du gai hori. Adierazi du ez dagoela ukipenik ez ureztatzeko ekipoetan, ez alorrak ustiatzeko ohiko lanetan erabiltzen den makinarian. Era berean, adierazi du ez dagoela ebidentzia zientifikorik ondorioztatzeko era honetako azpiegiturek sortzen dutena moduko intentsitateko erradiazio elektromagnetikoak eragina duenik ekipamenduetan edo azpiegitura elektriko berrietatik hurbil, noizean behin eta denbora laburrez, lan egiten duten nekazaritza arloko langileentzat; eta hori behar bezala justifikatua dago.

7. Gizartea proiektuaren aurka dago, herrien gizarte osasunari kalte egiten ahal diolako.

María Dolores Goñi Artaso.

Alegazio-egileak, linearen trazadurak ukitutako lurzatiren baten jabea baita, honako hau adierazi du:

1. Tramitatzen ari den proiektua ez dago aurreikusia ez Mendigorriko Udalaren udal plangintzan, ez Nafarroako Gobernuaren lurralde antolamenduan.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

2. Gizakien osasunean inpaktua eragitea, eremu elektromagnetikoekiko esposizioagatik.

Erantzuna: Sustatzaileak ingurumen inpaktuaren azterketako V. eranskinean jaso du gai hori. Adierazi du ez dagoela ukipenik ez ureztatzeko ekipoetan, ez alorrak ustiatzeko ohiko lanetan erabiltzen den makinarian. Era berean, adierazi du ez dagoela ebidentzia zientifikorik ondorioztatzeko era honetako azpiegiturek sortzen dutena moduko intentsitateko erradiazio elektromagnetikoak eragina duenik ekipamenduetan edo azpiegitura elektriko berrietatik hurbil, noizean behin eta denbora laburrez, lan egiten duten nekazaritza arloko langileentzat; eta hori behar bezala justifikatua dago.

3. Paisaia-, historia- eta turismo-inpaktua.

Erantzuna: Kontuan izan da egindako ingurumen inpaktuaren ebaluazioan.

4. Beren joan-etorrietan Arga ibaia erabiltzen duten hegaztien migrazio ibilbidearen gaineko inpaktua.

Erantzuna: Kontuan izan da IIA egitean.

5. Ebaluazioaren xede den proiektuak eragindako galera ekonomikoa.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

Mes Solar XVII SL.

Alegazio-egileak eskatu du T-16 eta T-16 euskarriak lotzen dituen baoa tramitatzen ari den "Muruarte Solar I" eguzki-instalazio fotovoltaikotik aldentzeko, instalazio horretan eragin lezakeen ukipenagatik.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

Rosa Carmen Domezain Ascunce, Enrique Domezain Ascunce, Javier Domezain Ascunce, María José Domezain Ascunce, José Ignacio Domezain Ascunce, Enrique Domezain Le Bocec, Carlos Beriain Yoldi, Felicitas Yoldi Erro, Joaquín Erro Muro, Francisco Javier Biurrun Salanueva, Javier Ángel Beriain Yoldi, Luis Antonio Ugalde Redín, María Carmen Urroz Fernández, María Julia Urroz Fernández, Jesús María Azanza López, Jesús Izu Suescun, Cooperativa Cerealista El Arga, María José Echeverría Ororbia, María del Carmen Domínguez de Vidaurreta Aróstegui, Cesar Ascunce Hernández, Gregorio Yoldi Ollo, Miguel Ugarte Dominguez de Vidaurreta, José Joaquín Izu Lacalle, Miguel Ángel Chavarri Doncel, Javier Aróstegui Suescun, Susana Ugarte Dominguez de Vidaurreta eta Miguel Nos Ugarte.

Alegazio-egileek honako hau adierazi dute:

1. Tramitatzen ari den proiektuak ukipena eragiten du berriki, Nafarroako Ubideari esker, ureztalur bihurtu diren nekazaritzako produktibitate handiko lurretan eta, gainera, haiei loturiko azpiegiturei eta haiek lantzeko makineriaren funtzionamenduari eraginen die.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

2. Andiongo ermitaren eta Andelosko paisaia-ingurunearen gaineko ukipena.

Erantzuna: Kontuan izan da egindako ingurumen inpaktuaren ebaluazioan.

3. Nekazaritza jardueraren gaineko ukipena, eta baita langileen osasunerako arriskuak ere, erradiazio elektromagnetikoekiko esposizioagatik.

Erantzuna: Zailtasun gehigarrien edukia ez da ingurumen arlokoa, eta erradiazio elektromagnetikoei buruzkoa erantzun da dagoeneko beste alegazio batzuetan.

4. Ikuspegiaren eta paisaiaren gaineko inpaktuak, bizilagunei eragiteaz gain, ingurua garatzeko aukerak mugatzen ditu.

Erantzuna: Kontuan izan da egindako ingurumen inpaktuaren ebaluazioan.

5. Faunaren eta floraren gaineko ukipena, erradiazio elektromagnetikoengatik eta hegaztien talkek eta linean pausatzeak dakarten sute arriskuagatik.

Erantzuna: Erradiazio elektromagnetikoei dagokienez, proiektuak legedia betetzen du eta azaldu dituen arriskuek ez dute funts zientifikorik. Aipatu duen kausagatik suteak izateko arriskua kontuan izan da egindako ingurumen inpaktuaren ebaluazioan.

6. Lurzatien balio galera.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

7. Pertsonen osasunaren gaineko ukipena, eremu elektromagnetikoekiko esposizioagatik.

Erantzuna: Sustatzaileak ingurumen inpaktuaren azterketako V. eranskinean jaso du gai hori. Adierazi du ez dagoela ukipenik ez ureztatzeko ekipoetan, ez alorrak ustiatzeko ohiko lanetan erabiltzen den makinarian. Era berean, adierazi du ez dagoela ebidentzia zientifikorik ondorioztatzeko era honetako azpiegiturek sortzen dutena moduko intentsitateko erradiazio elektromagnetikoak eragina duenik ekipamenduetan edo azpiegitura elektriko berrietatik hurbil, noizean behin eta denbora laburrez, lan egiten duten nekazaritza arloko langileentzat; eta hori behar bezala justifikatua dago.

8. Linea ureztalurretatik kanpo mugitzeko eskaera, hain emankorrak ez diren eta jende gutxiago dabilen tokietara.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

9. Gizartea proiektuaren aurka dago, herrien gizarte osasunari kalte egiten ahal diolako.

Jose Ángel Muro Urroz.

Alegazio-egileak adierazi du linearen ibilbideak finka bateko nekazaritza lanak baldintzatzen dituela.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

Enerfin Sociedad De Energía SLU.

Alegazio-egileak adierazi du zenbait puntutan teknikoki bateraezinak direla, distantziengatik, ebaluazioaren xede den linea eta alegazio-egilea tramitatzen ari den proiektu bat, Akermendia haize-parkea eta hari lotutako ebakuazio azpiegitura egitekoa.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

Artaxoako Aitakaio elkartea (Fernando Catalán Jaso).

Alegazio-egileak honako hau adierazi du:

1. Tramitatzen ari den proiektuak ikuspegiaren eta paisaiaren gainean izanen duen inpaktuak eraginen die bai herrietako biztanleei bai jasotzen ahal duten turismoari. Zehazki, proiektuak eragina izanen du Artaxoako zenbait puntu turistikotatik ikusten den ikuspegian.

Erantzuna: Kontuan izan da egindako ingurumen inpaktuaren ebaluazioan.

2. Ebaluazioaren xede den linea elektrikoak zeharkatuko luke 2016ko abuztuan sute bat jasan zuen basogune bat, karraskak eta erkametzak daudena. Bizirik iraun zuen eta lehengoratzen ari da, eta artaxoar guztientzat erresilientziaren eta jomugaren eredu da.

Erantzuna: Kontuan izan da egindako ingurumen inpaktuaren ebaluazioan.

3. Aztertutako alternatiba guztiak eremu berean daude, beste batzuk ahaztuta, hala nola Lizarrerriaren eta Ebroko ardatzaren arteko lotura.

Erantzuna: Aurretik, beste aukera batzuk aztertu dira. Izan ere, eskatutako proiektua aurretik izapidetutako beste proiektu baten zati baten bilakaera da. Proiektu hartan hauen eraikuntza sartzen zen: 400/220 kV-eko azpiestazio bat Deikaztelun, azpiestazio horretarako sarrera eta irteerako 400 kV-eko linea elektriko bat 400 kV-eko Castejón-Tebas-Muru Artederreta lineatik abiatuta, eta 400 kV-eko Deikaztelu-Itsaso linea elektrikoa.

Egun tramitatzen ari diren proiektuak, 220 kV-eko Lizarrerria TAE azpiestazio elektriko berriarena, eta azpiestazio horretatik Tebas-Muru Artederreta TAEra energia elektrikoa 220 kV-era garraiatzeko zirkuitu bikoitzeko aireko linearena, 2021-2026ko Energia elektrikoa garraiatzeko sarearen plangintzan sartuta daude. Plangintza hori Energiaren Estatuko idazkariaren 2022ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, haren bidez argitaratu baitzen energia elektrikoa garraiatzeko sarearen 2026ra arteko plangintza onesten duen 2022ko martxoaren 22ko Ministroen Kontseiluaren Erabakia.

Azaldutako prozesuari jarraituz, alternatiben analisian hiru esparru aztertu dira Lizarrerria TAEa kokatzeko, eta azkenean Oteitzako mugartean dagoena hautatu da estepako hegaztientzako garrantzitsuak diren eremuetatik urrunena delako eta, gainera, hegazti horientzako esanguratsuak diren jarduera esparruen artean linea elektriko bat egin beharrik ez dagoelako, ez dagoelako besteak bezain begi bistan eta herriguneetatik urrunen dagoena delako, eta horrekin osotara motzena den pasabidea hautatzen ahal delako.

Linea elektrikorako ere hainbat irizpide kontuan hartuta egin da analisia, eta, ingurumen inpaktuaren azterketaren (IIA) arabera, 2. pasabidea hautatu da, inpaktu txikiena duena delako. Izan ere, faktore guztietan balorazio onena lortu du, guztietan motzena da eta honelako azpiegiturak hartzeko gaitasunari dagokionez balio egokienak dituzten esparruak zeharkatzen ditu.

4. Artaxoa hainbat linea elektriko, haize-parke eta eguzki-parkeren hustubidea da.

Erantzuna: Kontuan izan da IIA egitean, eta lehendik dauden edo tramitatzen ari diren proiektuekin batera sortzen diren ondorio metagarri eta sinergikoak analizatu dira aurkeztutako ingurumen inpaktuaren azterketan.

Joaquín Biurrun.

Alegazio-egileak eskatu du T-7 zutoina eta laborantzako finketan kokatutako beste batzuk tokiz aldatzeko, alorretatik kanpora, eta ataka bat jartzeko bere jabetzako alorra hondatu ez dadin.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

Sergio Monreal Ayesa.

Alegazio-egileak eskatu du errentan hartuta dituen finka batzuetan kokatutako zutoinak eta laborantzako finketan kokatutako beste batzuk tokiz aldatzeko, alorretatik kanpora.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

Trantsizio Energetikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa. Energia Politikaren eta Meatzeen Zuzendaritza Nagusia.

Aldeko txostena eman du ebaluazioaren xede den instalazioari buruz.

Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.

Txostena eman du esanez ez dagoela ukipenik Ondare Arkitektonikoaren Atalaren eskumeneko ondarean.

Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia (AESA).

Zortasun aeronautikoei dagokienez bete beharreko prozedura eta epeak azaldu ditu. Esan du ez diola baldintza teknikoen eskaera gehiagori erantzunen, eta interesdunak AESAri baimena eskatu beharko diola, zuzenean edo hirigintzako eskumenak dituen administrazioaren bidez lizentzia edo udal baimena behar bada, lanak gauzatu aurretik.

Erantzuna: Edukia ez da ingurumen arlokoa.

Telefónica de España SAU.

Ez du eragozpenik jarri tramitatzen ari den proiektua gauzatzeko, baldin eta betetzen badira lineekiko paralelotasunari eta gurutzaguneei buruzko indarreko araudia eta goi eta behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoak. Era berean, gogorarazi du proiektuaren sustatzailearen erantzukizuna dela araudia betetzea.

Segurtasun Nuklearreko Kontseilua.

Ondorioztatu du ez dagokiola alegaziorik egitea edo txostena egitea.

Defentsa Ministerioa.

Txostena eman du esanez tramitatzen ari den proiektuak ez duela Aireko Armadaren instalazioen ondoriozko zortasun aeronautikorik eta ez diela eragiten instalazio horien segurtasun esparruei; beraz, ez du proiektua egiteko eragozpenik.

Ondarearen Zuzendariordetzak txostena eman du esanez, ondarearen ikuspegitik, ez duela oharrik egiteko eta ez dagoela eragozpenik tramitazioak aurrera egin dezan.

Iruñerriko Mankomunitatea.

Adierazi du izapidetzen ari den proiektuak ez diola eragiten Iruñerriko Mankomunitateko hornidura eta saneamendu azpiegiturei, eta, beraz, aldeko txostena eman du.

Nafarroako Gobernuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atala.

Adierazi du zein diren ukitutako herri-lurzatiak, eta lurzati horietan proiektuaren onura publikoa deklaratzeko hartzen ahal diren bi tramitazio bideak.

Nafarroako Gobernuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala.

Zehaztu du zer euskarrik eraginen lieketen ureztalurreko nekazaritza lurzatiei, euskarri horiek ureztalurretan eragindako ukipen iraunkorraren gutxi gorabeherako azalera osoa, ukitutako mota agrologikoak, eta zer puntutan gurutzatuko den Nafarroako Ubidearekin. Azkenik, ondorioztatu du tramitatzen ari den proiektuak ukipen arina duela egungo ureztalurretan eta Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planean, eta, beraz, bateragarria dela plan horretan aurreikusitako erabilerekin.

Iberdrola Redes Inteligentes SAU.

Baimena eman du aurkeztu diren bi proiektuetan (Tebas-Muru Artederreta-Lizarrerria 220 kV-eko korronte zuzeneko aireko linea elektrikoarena eta Lizarrerria azpiestazio elektrikoarena) zehaztutako lanak egiteko, eta adierazi du zer jarduketa beharko diren bere lineen gainean jardun beharra bada.

Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuko Ustiapen Atala.

Adierazi du Nafarroako errepide sarearen gaineko ukipena zein den, zehaztuz zer errepide gurutzatuko dituen airetik ebaluazioaren xede den lineak. Era berean, zehaztu du lineari eusteko dorreak gutxienez zenbat bereizi behar diren ukitutako bideen galtzadak mugatzeko kanpoko lerrotik, baita kablearen eta bide horien plataformen arteko gutxieneko altuera libreak ere. Azkenik, gogorarazi du lanak hasi aurretik sustatzaileak baimen eskaera eta beharrezko agiri teknikoak aurkeztu behar dituela Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Gobernuko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzua.

Dauden arrisku motak baloratu ditu (sismikoa, suteak, uholdeak, istripu larriak, etab.), eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko baldintzak eta araudia adierazi ditu.

Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduaren Atalak lehenbiziko balorazioa egin du proiektua indarreko arauzko xedapenekin bateragarria den zehazteko, jarduketaren paisaia-ukipenak edo ukipen sektorialak baloratu gabe.

Desarrollo de Energías Renovables de Navarra SA (DERNA).

Ebaluazioaren xede den lineak gurutzatzen duen linea baten titulartasuna erreklamatu du, aurkeztutako dokumentazioan Iberdrola Distribución Eléctrica-rena dela agertzen den arren, eta gurutzatze hori segurua izateko baldintza teknikoak adierazi ditu. Era berean, aurkeztutako dokumentazioan atzemandako zenbait gabezia zehaztu ditu, eta, azkenik, adierazi du Tebas-Muru Artederreta-Lizarrerria 220 kV-eko korronte zuzeneko aireko linea elektrikoaren proiektuaren aurka dagoela, harik eta bere interesak asetzen dituen eta ikusitako kalteak konpontzen dituen akordio bat lortu arte.

Naturgy Renovables SLU.

Adierazi du ebaluazioaren xede den lineak ukipena izaten ahal duela Barasoaingo haize-parkearen lurrazpiko goi tentsioko sarean, eta baita Tirapuko eta Barasoaingo haize-parkeen ebakuazioko goi tentsioko aireko linean ere. Eskatu du bi gurutzatze horiek kontuan hartzeko obrak egiten direnean, eta zehaztu ditu balizko kalte-galeren ordaina kalkulatzeko baldintzak, bai eta eragindako produkzio galerengatik lortu gabeko irabaziak kalkulatzeko baldintzak ere. Azkenik, eskatu du tramitatzen ari den proiektua bateragarria izan dadila bere garaian Naturgy Renovables SLUri emandako UGPSarekin.

Nedgia.

Bere jabetzako instalazioen gaineko ukipenik ez dagoenez, tramitatzen ari den proiektuarekin ados agertu da.

Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorra.

Adierazi du tramitatzen ari den linea elektrikoak zailtasunak/bateraezintasunak ekartzen dituela ukitutako lurzatien nekazaritza kudeaketarako, eta baita istripu arriskua, jabetzaren balio galera, etorkizunean erabilera aldaketak egitearekiko bateraezintasuna (nekazaritza eta abeltzaintzako nabeak eraikitzeko) edo herriei eraginen liekeen ikuspegi- eta paisaia-inpaktua ere. Era berean, zutoinen kokapena zehazteko oinarrizko irizpide batzuk proposatu ditu, eta adierazi du aztertutako alternatiben eremua oso txikia dela.

ADIF.

Adierazi du tramitatzen ari den proiektuak trenbidearen eragin eremua ukituko duela, beraz, ADIFen baimena behar dela obretarako eta, orobat, trenbide sektoreari buruzko araudia bete beharko dela, bereziki, jabari publikoko eremua, babes eremua eta eraikuntzarako muga lerroa zedarritzeari eta haiekiko bateragarritasunari dagokienez.

ENAGAS.

Jakinarazi du ukitua gertatzen ahal den gasbidearen administrazio eskumena Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arloari dagokiola, eta hari dagokiola zortasun eta eragin eremuetan obrak baimentzea, indarreko legediaren arabera. Era berean, bete beharreko baldintza orokorrak eta partikularrak adierazi ditu eta, bukatzeko, gasbideari eragiten ez zaionez, ez dagoela proiektua gauzatzearen aurka.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Ingurumen Azterlanen Zerbitzua.

Proiektuak ingurune hidrikoan izanen dituen ukipenei buruzko ohar batzuk aurkeztu ditu, eta horietan oinarrituta ondorioztatzen du, oro har, egokia dela ingurumen inpaktuaren azterketa, betiere bertan jasotako prebentzio eta zuzenketa neurriak betetzen badira, bai eta ingurune hidrikoan izaten ahal den ukipena minimizatzeko beharrezkoak diren guztiak ere, dinamika hidrologikoa nabarmen aldatzen ez dela bermatuta eta lurrazaleko eta lurpeko uren kalitatea bermatuta.

Garinoain, Oloritz eta Puiuko udalak.

Adierazi dute ebaluazioaren xede den proiektuak ez diela eragiten beren udal mugarteei.

Untzueko Udala.

Aintzat hartuta airetiko linea elektrikoen eta haize-sorgailuen instalazioaren artean dauden mugak, eta bi mota horietako proiektuak aldi berean izapidetzen ari direla, horien arteko koordinazioa beharrezkoa dela azaldu du udalak.

Era berean, adierazi du udalaren hirigintza planak berariaz aipatzen ez duen arren "Ingurumen balioagatik gorde beharreko lurzoru urbanizaezina-lehorreko alorrek eta sastrakadi mediterraneoak osatutako mosaikoa" motako lurzoruan azpiegitura elektrikoak ezartzea, proiektuak eraginen dionez gero, proiektua gauzatzeak paisaia-ukipen esanguratsua ekarriko baitu, alternatiben azterketa egokia egin beharko litzatekeela, proiektatutako linea elektrikoa lurpean egiteko aukera barne, eta inpaktua ahalik eta txikiena izateko behar diren neurriak hartu beharko liratekeela. Orobat, esan du jarduketa bakarra, koordinatua eta udalekin adostua beharko litzatekeela, linea elektrikoen pasabide bat bakarrik ezartzeko, ahal dela lurpekoa.

Ondarearen gaineko ukipenei dagokienez, ukituak gerta litezkeen aztarnategiak identifikatu ditu (ez da inpakturik aurreikusten haietarako), eta gogorarazi du lurra mugitzen den tokietan jarraipen arkeologikoa egin beharra dagoela.

Bestetik, obretan erabiltzen diren bideak mantentzeko eta konpontzeko plan bat eskatu du, haien integritatea berma dadin.

Mendigorriko Udala.

Gogorarazi du lehentasuna eman beharko litzaiokeela energia tokian bertan ekoizteari eta kontsumitzeari, eta adierazi du, tokiko komunitate baten eta haren interesen ordezkaria denez gero berariaz deitu beharko zioketen arren, ez zuela jakinarazpenik jaso, eta, ondorioz, ez zuela izan bertaratzerik eta ingurumen inpaktuaren azterketari buruzko ekarpenak egiterik.

Azkenik, jakinarazi du obra proiektua berariaz aurkeztu behar dela, hirigintzako udal araudiari buruzko txostena eman dezaten.

Añorbeko Udala.

Adierazi du tramitatzen ari den proiektuaren aurka dagoela.

Azaldu du, LAP-3 planean ezarritako irizpideen arabera, ukitutako lurren hirigintza sailkapena dela-eta, "Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina. Natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua. Nekazaritzako produktibitate ertaina (lehorreko laborantza)" eta "Ingurumen aldetik duen balioagatik gorde beharreko lurzorua, baso lurzoru zuhaiztuna" gisa sailkatuta baitaude, aipatu balioak babestu beharra dago. Horiek horrela, lurzoru horien nekazaritzako ustiaketa egokirako beharrezko diren jarduerak izan beharko lirateke baimengarriak, eta ekidin beharko lirateke paisaiaren sinplifikazioa eta alorren artean landare masak dauden lurrak luberritzea. UPOak, gainera, xedatzen du mosaiko erako paisaia gorde behar dela, kartografiatu gabeko zuhaiztiak eta landaredi naturaleko enklabeak mantenduta.

Bestalde, esparru honetan dagoen proiektu eta azpiegituren metaketak paisaia-inpaktu metagarri esanguratsua eragiten du.

Gainera, salatu du sartzeko bide berriak sortuko direla, lehendik daudenak kontuan hartu gabe, eta proiektuak ukipen zuzena eraginen duela landaredian, faunan eta nekazaritzan, besteak beste, euskarriak lurzatien erdigunean daudelako ia.

Oteitzako Udala.

Proiektuaren helburuaren aurka ez badago ere, zalantzak agertu ditu azpiestazio elektrikoaren kokapenari buruz. Izan ere, udalerriko baso masa handieneko eremua okupatzen du, eta, beraz, planteatutako azpiestazioan abiapuntua edo helmuga izanen duten etorkizuneko lineek baso eremu horretan eragin dezakete, baita herrigunean bertan ere.

Horrez gain, udaleko arkitekto aholkulariaren txostena erantsi du, azpimarratzen duena behar bezala justifikatu beharko litzatekeela hautatutako alternatiba, Lizarrerriko benetako premiak sakonki aztertuta, hornidurarekin, ekoizpen berriztagarriarekin eta ebakuazioarekin loturiko alderdiak bereziki, eta gabeziak ekoizpen berriztagarriaren bidez estaltzeko aukera aintzat hartuta. Azpiestazioa kokatzeko alternatibei dagokienez, eskatzen du analisia egiteko kontsumo puntuen hurbiltasunaren aldagaia sartuta eta etorkizuneko kontsumo premiak, lotuneak, banaketa lineak, sarbideak, etab. kontuan izanda. Eta azkenean hautatutako kokapenari dagokionez, uste du ez dela behar bezala haztatu; izan ere, haren funtzionamendurako eragozpenengatik, etorkizuneko lineen trazadurarako dauden zailtasunengatik (araudiagatik eta ingurumenaren ikuspegitik) eta eragiten dituen ingurumen ukipenengatik, kokapen hori baztertu beharko litzateke.

Horrez gain, udal-arkitekto aholkulariaren txostenak Oteitzako hirigintza araudiko baldintza batzuk zerrendatzen ditu, bete beharko direnak azkenik, eragozpenak eragozpen, hautatu den Oteitzako lurzatian kokatzen bada TAEa.

Biurrun-Olkozko Udala.

Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoaren txosten teknikoa igorri du. Txostenak ondorioztatzen du proiektua bateragarria dela indarrean den udal araudiarekin.

Tebas-Muru Artederretako Udala.

Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoaren txosten teknikoa igorri du. Txostenak ondorioztatzen du proiektua bateragarria dela indarrean den udal araudiarekin.

Artaxoako Udala.

Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoaren txosten teknikoa igorri du. Txostenak ondorioztatzen du proiektuak paisaia-inpaktu nabarmena eraginen duela, aztarnategi arkeologikoak daudelako babestutako zenbait eremuren gaineko ukipenaz gain, eta ez datorrela bat Artaxoako udal plangintzarekin, eta, horrenbestez, beste aukera batzuk aztertu beharko liratekeela.

Iragarkiaren kodea: F2216128