2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04387 JV/sr espedientea.

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Edurne Agirrezabala Ugaldebere.

Ibaiaren edo errekaren izena: izenik gabeko erreka.

Eskatutako emaria: 880 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Xedea: pertsonen kontsumorik gabeko erabilera sanitarioak.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ur hargunea hormigoizko kutxatila bat da, erreka barruan, 100 x 70 x 40 cm-koa. Kutxatila horretatik hazbete bateko hodi bat aterako da, 300 metrokoa, kontagailua dagoen etxolaraino. Mugatzeko sistema bordaren sarreran dagoen ixteko giltza izanen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko azaroaren 22an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2216073