2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-S-447

Avanza Fusión SLUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Avanza Fusión SLU.

Xedea: gasolindegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: izenik gabeko isurbidea (Ega ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Morentin (Nafarroa).

Ur beltzen emariaren gehieneko bolumena 256 m³-koa da urtean, eta iragazki biologikoa duen 2.000 litroko putzu septiko batean tratatzen da. Kutsatuta egon litezkeen euri urak eta garbiketa-boxetako urak –haien bolumena 1.118 m³-koa da urtean– dekantagailu batean eta I klaseko hidrokarburo-bereizgailu batean tratatzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko azaroaren 18an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2216076