2. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Garbigunearen kudeaketa eta zerbitzu-ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2022ko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Garbigunearen kudeaketa eta zerbitzu-ematea arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.

Donezteben, 2022ko abenduaren 16an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2217180